Gaurko hitza

Archive for martxoa 2009

iz. Irribarrea, gehienetan maltzurra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: irribarre, irri, irriño. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Txitxikov ohartu zen dama askok irrikaitz maltzurrez begiratu ziotela elkarri eta halako espresio zimarditsu bat agertu zela aurpegi batzuetan, eta horrek barneko nahasmendua areagotu zion. [Arima hilak, Nikolai Gogol / Jose Morales] (Ereduzko Prosa Gaur)

Laburpen hitzak:

ekuratu

Posted on: martxoa 20, 2009

da/du ad. (Z) Gelditu; lasaitu. Otoitz egitetik ez baitziren ekuratzen. Abiatu eta berehala ekuratu nintzen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) gelditu, geratu, pausatu (2) lasaitu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Amaren anaia lehen munduko gerlara abiatu zen 1915ean, adinean zeuden herritar frankorekin, hala nola Piarres Harrondo, eta justuki Paristik Verdunera zihoan trena San Florentinen ekuratu zenean zaldiak kargatzeko, osabak ihes egin zuen. [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda] (Ereduzko Prosa Gaur)

Laburpen hitzak:

iz. Lizunkeria(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) sedukzio, limurtze (2) lizunkeria, fornikazio. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Limurkeria hitzak apaiz usaina du eta lizunkeriarik gabekoak ere izan daitezke piropoak, izan beharko lukete, aurretik irudimena dutela joan behar baitute, eta ez larruaren grina isuriz. [101 gau, J.M. Olaizola “Txiliku”] (Ereduzko Prosa Gaur)

Laburpen hitzak:

xera

Posted on: martxoa 18, 2009

iz. 1. Laztana, fereka. Xera samurrak. 2. Amultsutasuna, maitasuna. Xerazko hitzak. 3. Abegia. Xera ona egingo dizute beti han, eurak horrelakoxe hortzargiak dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) laztan, fereka, losin (2) maitasun, laztan, onginahi (3) abegi, harrera, errezibimendu, balaku.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

  1. Potzolorekin nirekin baino luzeago joan zitzaion kafe gozatzea, ez baitzuen xera pare bat egiteko parada galdu. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza] (Ereduzko Prosa Gaur)
  2. Izan ere, xera berezia zien Frantzisko dohatsuari eta gainerako anaia guztiei. [Asisko Frantzizko, Asisko Klara, / Askoren artean] (Ereduzko Prosa Gaur)
Laburpen hitzak:

iz. Gaiztakeria, azpikeria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: gaiztakeria, azpikeria, azpijoko, jukutria, moztare, apotxarkeria. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Ustel gertatutako gosariak mokor kakaztua ezarri berria zuen, zorteak azken aldi horretan egin zizkidan txandrio guztien meta gainean. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza] (Ereduzko Prosa Gaur)

Laburpen hitzak:

du ad. (L) 1. Kantatu. Maiz biltzen ziren aire zahar edo bertsu zenbait xaramelatzeko. 2. Gozotasunez hitz egin, hizketarako trebezia izan. Ibarnegaraik ederki zekien xaramelatzen elea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) abestu (2) sorgindu, zoratu, enkantatu.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

  • Dominiquek, aldiz, arazorik batere ez zuela zirudien; are gehiago, ezagutzen ez zituen marinel kantuak xaramelatu zituen. [Hautsi da katea, Toti Mtz. de Lecea / Elena Touyarou] (Ereduzko Prosa Gaur)
  • Hala ere, Grigoriren begi liluragarri haiek bazuten oraindik nahikoa indar inguruko jendea xaramelatu eta bere mendean jartzeko. [Bizitza eredugarriak, J.M. Olaizola “Txiliku”] (Ereduzko Prosa Gaur)
Laburpen hitzak:

irrits

Posted on: martxoa 15, 2009

iz. 1. Irrika, eta bereziki grina bizia. Gorputzeko irrits apalak. 2. Gutizia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: irrika, desira, nahi bizi, gogo bizi, antsia, joran, gutizia, grina, eresi, jaidura. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Elkarrenganako irrits eutsiezinak, berriz, barruak jaten zizkien eten barik. [ Baina bihotzak dio, Xabier Montoia] (Ereduzko Prosa Gaur)

Laburpen hitzak:

iz. 1. Tristura zehazgabea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: malenkonia, kadentasun, tristura, histura, murrin, goibeltasun. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Kutepurin eta nostalgia sakon bat jabetu da nitaz gaur haren hitzak entzun ostean.

Laburpen hitzak:

asago

Posted on: martxoa 13, 2009

(B) 1. adb. Urruti. Edateko uraren bila etxetik asago irten behar izaten zuen. 2. izond. Urrutikoa, urruti dagoena. Herri asagoetan zer aurkitu duzu? (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: urrun, urruti, urrin, aparte. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Izenik aitatuko ez dodan herri batean, Leioatik asago, hiru nebarrebari irakasteko deia hartu eban jatetxe batetik. [ Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak, Xabier Amuriza] (Ereduzko Prosa Gaur)

Laburpen hitzak:

iradu

Posted on: martxoa 12, 2009

adb. Presaka, lehiaz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: presaka, lehiaz, korrika, abiadan, arineketan, arinka. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Atzetik norbait iradu zetorrela entzun zuten, jiratu eta Andoni ikusi zuten.

Laburpen hitzak:

Gaurko hitza

Egunez egun eta hitzez hitz zure hiztegia aberasten lagunduko dizugu. Sar zaitez egunero edo harpidetu gure edukietara gurekin eguneko hitza ikasteko.

Hitzez hitz

A B D E F G H I J K L M N O P S T U X Z

Hizkuntza ezberdinetan

Fitxategiak

Azken iruzkinak

Bizitza, gaurko hitz…(e)k anker bidalketan
Bizitza, gaurko hitz…(e)k anker bidalketan
Maite(e)k tanga bidalketan
Ricardo Gómez(e)k tanga bidalketan
Maite(e)k korromio bidalketan

Orriak

Egutegia

2009(e)ko martxoa
A A A A O I I
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031