Gaurko hitza

Posts Tagged ‘U

umo

Posted on: ekaina 11, 2009

izond. Sasoira heldua, sasoiak ondua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) zori, zoritu, heldu, ondu, lirin (2) zogi, zuhur, gurbil, gainbegiratu, adrezatu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Izanez ere, atseginez lehertutako piko umo berriaren irudia, azalez larrukara horista lehun guri eta barrenez dena odol gorri gozo eta hazi zuri heze nahaste, aproposa baita erotikaren errorik sakonenak adierazteko. [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Laburpen hitzak:

ugazama

Posted on: maiatza 13, 2009

iz. Aurretiko seme-alabei buruz, haien aitarekin ezkontzen den emakumea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) amaorde, amaizun (2) hazama, unide, inude.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Alfertasuna da ergelkerien ama, eta berthutèn ugazama. Eta halatan ergelkeriek, erhokeriek eta bizio suerte guztiek egiten dute laster alfertasunera, zeren ama baitute; baiña berthutèk eta obra onèk, ihes. Zeren nola baitute ugazama, baitakite, eztuketela harenganik, begitarterik eta ez ongi ethorririk. [Gero, Axular (2. kap)] (Wikisource)

Laburpen hitzak:

urgun

Posted on: otsaila 10, 2009

iz. eta izond. Herrena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz./izond. Naf. [herrena] hanka-motz, herren, txanket, zango-motz Sort., maingu Sort., koxu Bizk., kojo Gip., txainku Zub. (Uzeiren Sinonimoen Hiztegia)

Zamaketari zebilela min hartuta maingu gelditu zelakotz eman omen zioten lan hura, ez dakit, hala erraten zuten, urgun eginagatik berdin heltzen ahal zion palari, nik uste. [Sua nahi, Mr. Churchil?, Koldo Izagirre] (Ereduzko Prosa Gaur)

Laburpen hitzak:

ukarai

Posted on: abendua 29, 2008

iz. (Ipar.) Eskumuturra.

Sinonimoak: eskutur, eskumutur, ukabil.

Etziramon goxoa nun, ukaraiak igurtziz. [Orixe (Nikolas Ormaetxea): Olerkiak, Getsemani]

Laburpen hitzak:

uher

Posted on: abendua 16, 2008

izond. 1. Bere barnean zatiki solidoak dituelako arre agertzen den likidoaz esaten da. Ur uherretan arrainak atzemateko. 2. (hed.) Garbia ez dena.

Sinonimoak: (1) zikin, lohi (2) arre, gris, uhersko (3) turbulentu, zurrunbilotsu.

Uher zihoazen urak azpitik. [Mentxakaren aitorpena, Jose Ramon Goikoetxea / Rafa Egiguren]

Laburpen hitzak:

unatu

Posted on: azaroa 6, 2008

da/du ad. (Ipar.) Nekatu; gogaitu.

Sinonimoak: nekatu, akitu, ahitu, ahuldu, trenkatu, neka-neka egin, abaildu, leher egin, jota geratu…

Neska, hogeitalau-hogeitabost urtekoa agian, txikia zen, oso mehea hura ere, zurbila oso, halako aire nekatu, unatu, abaildu batekin. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta]

Laburpen hitzak:

Gaurko hitza

Egunez egun eta hitzez hitz zure hiztegia aberasten lagunduko dizugu. Sar zaitez egunero edo harpidetu gure edukietara gurekin eguneko hitza ikasteko.

Hitzez hitz

A B D E F G H I J K L M N O P S T U X Z

Hizkuntza ezberdinetan

Fitxategiak

Azken iruzkinak

Bizitza, gaurko hitz…(e)k anker bidalketan
Bizitza, gaurko hitz…(e)k anker bidalketan
Maite(e)k tanga bidalketan
Ricardo Gómez(e)k tanga bidalketan
Maite(e)k korromio bidalketan

Orriak

Egutegia

2024(e)ko maiatza
A A A A O I I
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031