Gaurko hitza

Posts Tagged ‘L

lirdinga

Posted on: ekaina 28, 2009

1. iz. Lerde edo gai likatsua. 2. iz. Itsasertzeko haitzetan eta harri hezeetan eratzen den geruza berdea, behe-mailako zenbait landarek, alga eta goroldioek bereziki, osatua. 3. izond. Lingirdatsua, likatsua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) likin, lerde, adur, bskositate, lertzo, liska, muki (2) likitsu, lirdingatsu, likatsu, itsaskor.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Orain badakit – badakidala iruditzen zait behintzat – zer antz handia duen ideologiak zuhaitzek azala ebakitakoan isurtzen duten lirdinga horrekin; premia jakin batzuei erantzunez fabrikatzen dela, alegia, eta irizpide praktiko bati jarraituz. [Groenlandiako lezioa, Bernardo Atxaga (Erein, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Laburpen hitzak:

leinu

Posted on: ekaina 27, 2009

iz. Familia bateko belaunaldien segida, familia bateko aurrekoen edo ondorengoen multzoa. Hamabi leinu ziren Jakoben hamabi semeen ondokoak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) nare, askazi, enda, etorki, jatorri (2) etxe, tribu (3) belaunaldi, belaun, ondorengo, ondore, gizaldi. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

“Hura hil ondoren”, esan zuen, sekula ahaztuko ez dudan garraztasunaz, “bera (bera, etsia eta ahula) izango zen Ushertarren leinu zaharreko azkena”. [Kontakizunak, Edgar Allan Poe / Koro Navarro (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Laburpen hitzak:

du ad. 1. Zerbaitek duen ordena edo egitura hondatu edo desegin, nahasi, mordoilotu. Apustu-kontuekin zabiltza beti, bazterrak lardaskatzen. 2. Era nahasian egin. Urtearen azkenean hasten da haurra hitzak lardaskatzen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) nahastu, korapilatu, katramilatu, nahaspilatu, nahasketatu (2) mordoilotu, murduskatu, lardastu (3) maluskatu, narriatu, alferrik galdu, hondatu, maiseatu, lorrindu, lazkatu (4) zikindu, lardastu, narrastu.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Legelariak, ezkutuko mago ikusezin baten antzera, mekanismo guztia gobernatzen zuen; erabat lardaskatu zuen dena, inork ezer ikertzeko astirik izan baino lehen. [Arima hilak, Nikolai Gogol / Jose Morales (Ibaizabal, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Laburpen hitzak:

lakar

Posted on: maiatza 12, 2009

izond. (B) Latza, leuntasunik gabekoa. Gain lakarra utzi dio arotzak mahai honi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) laztura, bikor (2) latz, lakatz, maker (3) adabegi.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Alainek agur keinu lakar bat egin zion, nik ere nahiago nikek beste nonbait egon, berehala ulertu zuen Laranja Mekanikoak keinuaren esanahia. [Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Laburpen hitzak:

lastaira

Posted on: maiatza 5, 2009

iz. Lastozko koltxoia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: lastamarraga, lumatxa, lastaki. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Biharamun beranduan esnatu nintzen, hazkuraz zimitzengatik eta gihar guztietako minez zoru gainean botatako lastaira meharraren eraginez.[Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Laburpen hitzak:

limuri

Posted on: martxoa 24, 2009

izond. 1. Labaina, irristakorra. Bide limurietan irristatzeko. 2. Lizunkerietara emana. Jolas gaiztoak, adiskidetasun limuriak.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) labain, irristakor, labainkor, irristagarri, limurkor (2) haragikoi, likits, lizun(koi) (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Marcelek bai zeukala arrazoia, nolanahi ere: sua zerbait garbia da, lurra, berriz, berehalaxe lokatz bihurtzen da edozein ekaitzen ostean (handik itzultzean jasan genuenaren, esate baterako); lokatz ez ezik, ernaminez beteriko ustelkeria ere bai, baselina bezain limuri, eta putzuek egunsentiko argipean odol zikinezkoak dirudite, hileko-odoldunak, arrabioz beteriko istilak, buztan dardartizko burubeltzez irakiten, espermatozoozko borbortegiak balira bezala, hots, gauza izugarria.. .nazkagarria benetan. [Homo Faber, Max Frisch / Joxe Austin Arrieta (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Laburpen hitzak:

iz. Lizunkeria(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) sedukzio, limurtze (2) lizunkeria, fornikazio. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Limurkeria hitzak apaiz usaina du eta lizunkeriarik gabekoak ere izan daitezke piropoak, izan beharko lukete, aurretik irudimena dutela joan behar baitute, eta ez larruaren grina isuriz. [101 gau, J.M. Olaizola “Txiliku”] (Ereduzko Prosa Gaur)

Laburpen hitzak:

likistu

Posted on: otsaila 5, 2009

da/du ad. Garbi zegoena zikindu, lohitu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) zikindu, lohitu, kakaztu, satsutu, basitu (2) kutsatu, kontaminatu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Izerditan nengoen; kolpearen lehendabiziko momentua pasatu ondoren, biziagotzen ari zitzaidan mina sudurrean eta ahoan, eta, odol asko galdu ez nuen arren, alkandora bustita eta likistuta sentitzeak zorabio moduko bat eragiten zidan. [Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria] (Ereduzko Prosa Gaur)

Laburpen hitzak:

lera

Posted on: urtarrila 28, 2009

iz. (batez ere B) Joera bizia, grina. Haren alabaganako gogo bizia, lera zintzoa, grina sutsua.

Sinonimoak: grina, aiherkunde, gogobizi, jaidura, joera.

Ala gizonezko guztiak dira beti eta etengabe emakume baten lera daukatenak euren zurezko bihotzean, euren betiereko minean? [Gauza txikien liburua, Pako Aristi]

Laburpen hitzak:

laket

Posted on: abendua 23, 2008

izond. (Ipar.) Atsegina. Irakasle ona zen, laketa, ernea.

Sinonimoak: (1) atsegin, gogoko, arrai, plazent, zalegarri. (2) poz, plazer.

Muga gabetasuna laket zitzaidan. [%100 basque, Itxaro Borda]

Laburpen hitzak:

Gaurko hitza

Egunez egun eta hitzez hitz zure hiztegia aberasten lagunduko dizugu. Sar zaitez egunero edo harpidetu gure edukietara gurekin eguneko hitza ikasteko.

Hitzez hitz

A B D E F G H I J K L M N O P S T U X Z

Hizkuntza ezberdinetan

Fitxategiak

Azken iruzkinak

Bizitza, gaurko hitz…(e)k anker bidalketan
Bizitza, gaurko hitz…(e)k anker bidalketan
Maite(e)k tanga bidalketan
Ricardo Gómez(e)k tanga bidalketan
Maite(e)k korromio bidalketan

Orriak

Egutegia

2024(e)ko maiatza
A A A A O I I
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031