Gaurko hitza

Gaurtik aurrera gure GAURKO HITZA ondorengo helbidean aurkitu ahal izango duzu:

http://euskaljakintza.com/gaurkohitza/

Adi! Gure edukietara harpidetuta bazaude, gogoratu RSS edo jarioaren helbidea aldatu beharko duzula GAURKO HITZA jasotzen jarraitzeko. Hauxe da berria:

http://www.euskaljakintza.com/gaurkohitza/feed/

Espero dugu etxe berrian ere bisitan izango zaituztegula. Barka itzazue eragozpenak eta mila esker hor egoteagatik. 😉

Advertisements

durundi

Posted on: uztaila 5, 2009

iz. (B) Hots ozena; bereziki, bere oihartzun errepikatuen bidez areagotzen edo luzatzen den hotsa; erresonantzia. Ormei eta lurrari ikara egiten dien durundia(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) burrunba, danbarrada, danga, dunbots, durunda (2) dundurio, durundu, oihartzun. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Gelako horma meheetan durundi egiten zuen hotsak. [Dublindarrak, James Joyce / Irenen Aldasoro (Alberdania, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Laburpen hitzak:

samurgo

Posted on: uztaila 3, 2009

iz. (Ipar.) Haserrea; aiherkundea. Samurgoan izatea elkarrekin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: haserre, haserredura, amorrazio, erresumin, sumindura, kolera, gorroto. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Horrek ez luke sortu behar tokiko tentsio maltzur bat: samurgo txarra ttipitzen ari den sistema elebakar eta pixka bat handitzen ari den sistema elebidunaren artean. [HEZKUNDE NAZIONALA, Ramuntxo CAMBLONG, (2005-02-24, 3. orr.)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Laburpen hitzak:

taxuz

Posted on: uztaila 2, 2009

adb. Behar bezala, egoki. Galdera honi taxuz erantzuteko. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: artez, ederki, jatorki, konplituki, osorik, kautuki. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Bera konforme badator, ez zara kolegio honetara sekula itzuliko. Nik erantzun egin nahi nion, eta nire errugabetasuna aldarrikatu; baina ezin nuen ezertan taxuz pentsatu, tontotuta nengoen kolpearekin. [Soinujolearen semea, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Laburpen hitzak:

iz. ZOOL. Kokzinelidoen familiako intsektu koleopteroen izen arrunta. Gorputza globularra eta beltza dute eta bizkarraldea (elitroak) gorria, horia edo beltza, eta sarritan marraz edo titaz apainduta dago. Landareen izurrite diren hainbat intsektuz elikatzen dira. • marigorringo zazpitita. Elitroak gorriak dituzte eta zazpi orban edo titaz apainduta daude. Oso arrunta da (Coccinella septempunctata.). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: katalingorri, mantalgorri, amona mantalgorri, amona gonagorri, maritxu teiletako. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Bestela? Marigorringo bat topatu agudo, gaur bertan! Eta eskuan goxo-goxo hartu, hatz puntta baterantz igotzen utzi, eta kantatu: doinu gabe edo doinua asmatuta –! Marigorringo –, Marigorringo, bihar ta etzi eguzkia egingo! Eta itxaron… Hegan egin ez badizu, abestu beste hau –: Marigorringo –, Marigorringo, bihar eguzki etzi euri egingo! Itxaron… Eta badaezpadan, behin eta berriz kantatu, txandaka, hegada xuabez ospa egin dezan arte! Ea non egokitzen den hegan hastea… huraxe egingo omen! [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Laburpen hitzak:

pa

Posted on: ekaina 30, 2009

iz. (haur.) Maitasuna erakustearren norbait edo zerbait ezpainez ukitzea, musua. Eman pa amatxori. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: musu, pot, laztan, apa, ma. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Ezpainak berriz sentitu nituen azal gainean, eta oraingoan hantxe gelditu ziren, pa txikiak emanez, goraxeago, beheraxeago… [Arima enkoniatuak, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Laburpen hitzak:

du ad. 1. Lehertu, barruko indarrez hautsi. Zahagia zart egiteko puntuan hantu zen. 2. Hautsi, eten, pitzatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: zartatu, dzart egin, kraskatu, hautsi, apurtu, eten, puskatu, tarrat egin, leher egin. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Orduan bai gorritu nintzela, bihotzeko dinbi-danba hark zart egingo zidala ematen zinan. [16 ipuin amodiozko, Xabier Mendiguren Elizegi (Susa, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Laburpen hitzak:

Gaurko hitza

Egunez egun eta hitzez hitz zure hiztegia aberasten lagunduko dizugu. Sar zaitez egunero edo harpidetu gure edukietara gurekin eguneko hitza ikasteko.

Hitzez hitz

A B D E F G H I J K L M N O P S T U X Z

Hizkuntza ezberdinetan

Fitxategiak

Orriak

Egutegia

2017(e)ko urria
A A A A O I I
« Uzt    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

Twitterrejn