Archive for martxoa 2009
igurikimen
Posted martxoa 31, 2009
on:- In: I
- Utzi erantzun bat
iz. (Ipar.) Itxaropena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: itxaropen, igurikitza, esperantza. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Igurikimen halakoak hartuta hurbildu ohi zen Matson andrea bizilekutzat zuenera. [Hona hemen gu biok, Dorothy Parker / Mirentxu Larrañaga (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)
zemai
Posted martxoa 30, 2009
on:- In: Z
- Utzi erantzun bat
iz. Mehatxua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: mehatxu, amenazo, keinadura, disidu, larderia. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Sotero marmarka gelditu zen bere bazterrean, ingurukoei zemai txipiena egiteko gauza ez zela. [Sua nahi, Mr. Churchil?, Koldo Izagirre (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)
arbindu
Posted martxoa 29, 2009
on:- In: A
- Utzi erantzun bat
da/du ad. (B) 1. Estutu, larritu, urduritu. 2. Haserretu, hiratu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: arduratu, artegatu, estutu, goganbehartu, kezkatu, larritu, urduritu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Agian azkarregi joan naiz, harridurak arbindu baitu bere aurpegiko lur erreantzean. [Urregilearen orduak, Pako Aristi (Erein, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)
hobengabe
Posted martxoa 28, 2009
on:- In: H
- Utzi erantzun bat
izond. Errugabea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: errugabe, errubako, errugabeko. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Orduan epaileak paper zurian haren behatzaren aztarna hartuko du eta gero paperean berak nahi duena idatziko du Azkenean senarra hobengabe dela aitortzeko. [India harrigarria, Gotzon Garate (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)
hastandu
Posted martxoa 27, 2009
on:- In: H
- Utzi erantzun bat
da/du ad. 1. Urrundu. 2. Gaitzetsi. Haren irakaskuntzaren alde onak onartuz eta makurrak hastanduz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: urrundu, aldendu, alde egin, urrutiratu, gibelatu, apartatu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Sugeak gerrikoraino heltzen zirenean emeki-emeki hastandu egiten zituen gorputzetik. [India harrigarria, Gotzon Garate (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)
antxintxika
Posted martxoa 26, 2009
on:- In: A
- Utzi erantzun bat
adb. Lasterka. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: korrika, lasterka, arin-arinka, arrapaladan, irradan, zalapartaka. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Sasi artetik atera zitzaion eta aldapan behera egin behar izan zuen antxintxika. [Hollywood eta biok, Javi Cillero (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)
galmendi
Posted martxoa 25, 2009
on:- In: G
- Utzi erantzun bat
iz. Galtzea dakarren egoera; galbidea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: galbide, bekatu-bide, erorbide, galgarri, hondabide. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Natalie Cuif-ek Arthur Rimbaud erditu zuenean ez zekien nor zekarkien mundura. Halabaina, badirudi Baudelaire-ek urte batzu lehenago beregan pentsatu zuela poetaren amaren ahotan bertsook ipini zituenean.
Gorengo botereen agindu bategatik
Mundu hontan poeta agertu zenean,
Bere ama izuan eta biraoz beterik
Jainkoaren kontra dabil, bere haserrean
«Zergatih eztut sortu sugea ta ziraua,
Altzatu baino lehen nire urkamendia?
Maradikata bedi atseginezko gaua,
Egin zitzaidanean nire galmendia!» (1)
[Zazpi urteko poeta, Mikel Lasa] (Literatur Aldizkarien Gordailua)
limuri
Posted martxoa 24, 2009
on:- In: L
- Utzi erantzun bat
izond. 1. Labaina, irristakorra. Bide limurietan irristatzeko. 2. Lizunkerietara emana. Jolas gaiztoak, adiskidetasun limuriak.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) labain, irristakor, labainkor, irristagarri, limurkor (2) haragikoi, likits, lizun(koi) (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Marcelek bai zeukala arrazoia, nolanahi ere: sua zerbait garbia da, lurra, berriz, berehalaxe lokatz bihurtzen da edozein ekaitzen ostean (handik itzultzean jasan genuenaren, esate baterako); lokatz ez ezik, ernaminez beteriko ustelkeria ere bai, baselina bezain limuri, eta putzuek egunsentiko argipean odol zikinezkoak dirudite, hileko-odoldunak, arrabioz beteriko istilak, buztan dardartizko burubeltzez irakiten, espermatozoozko borbortegiak balira bezala, hots, gauza izugarria.. .nazkagarria benetan. [Homo Faber, Max Frisch / Joxe Austin Arrieta (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)
korromio
Posted martxoa 23, 2009
on:- In: K
- 2 Comments
iz. (Ipar.) Gorrotoa, herra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: gorrot, herra, aiherkunde, hegigo, ezinikusi, gaitzi, hastio, higuin. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Arbolek denbora behar dute loratzeko, eta elurrak denbora behar du urtzeko; guk denbora behar dugu barruan daukagun guztia loratzeko eta korromio guztiak urtzen joateko. [Note book, Pako Aristi (Erein, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)
aldaira
Posted martxoa 22, 2009
on:- In: A
- Utzi erantzun bat
iz. (Ipar.) Aldaketa, eta bereziki etxe-aldaketa. Aldaira atzo egina dugu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: alda, aldaera, aldaketa, aldakuntza. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Natalinak aldaira egin zuen bere ganbarara. Gure etxeko kontuak, Natalia Ginzburg / Fernando Rey (Igela, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Azken iruzkinak