Gaurko hitza

Archive for urtarrila 2009

iz. (B) 1. Gogoa, oroimena. Gomutara etorri. 2. Oroitzapena. Gomuta honek beldurrez betetzen zaitu. Zure gomuta saminagoa bihotz eneko kuttuna.

Sinonimoak: gogorapen, oroitzapen, birgogorapen, oroipen, oroitze, akordu, gogo.

Etzaulki trakets hark Gerra Handian anbulantzia gidari jardun zueneko gomuta dakarkio burura. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano]

Laburpen hitzak:

iz. Ikara, izua. Sarrakioa sartu.

Sinonimoak: izu, izudura, beldur-ikara, izulaborri, laborri, zukurutz.

Ez nintzen neure buruaren jabe, sarrakio zorrotz batek urraturik neukan barrena, aztoratuta nengoen eta zainak airean nituela, gizon haren mende ikusten bainuen neure burua. [Argizariaren egunak, Anjel Lertxundi]

Laburpen hitzak:

iz. Estimulua; kinatzeko ekintza eta horren ondorioa.

Sinonimoak: (1) zirikada, narritamendu, uxada, pizgarri, estimulu, eragingarri, bultzagarri, ziriketa (2) bultzada, bulkada, inpultsu.

Ikasleentzako kinadak eta interes handiko lan giroa sorrarazten ditu, non lan taldea zein lankidetza eta erantzukizuna bere gain hartzea sustatzen baitu. [Hezkuntza teknologikoaren aldeko adierazpena]

Laburpen hitzak:

izond. Saldukeriak egiten dituenari esaten zaion irain-hitza.

Sinonimoak: azpikari, azpijale, azpizapo, doilor, putrus, zirtzil, zital, ziztrin, makur, maltzur, donge, gizatxar, bilau, etoi, traidore.

Beti gaizkia nola egin pentsatzen ari denari, azpisuge deitzen diote.  [ Elizen arteko Biblia, ASKOREN ARTEAN]

Ez gara hona Sauron azpisuge eta madarikatuarekin hitzak alferrikaltzera etorri, eta are gutxiago bere esklaboetako batekin. [Eraztunen Jauna III, J.R.R. Tolkien / Agustin Otsoa]

Laburpen hitzak:

lok. Hala ere, hala eta guztiz. Idazlan gehienak erdarazkoak ditu; hiruzpalau, haatik, euskaraz. Ilunbe beltzen artean haatik, agertu zitzaigun argia.

Sinonimoak: hala ere, alabaina, ordea, ostera, aldiz, hala eta guztiz ere, horratik, aitzitik, bizkitartean, bien bitartean, hargatik, dena den, nolanahi ere, edozein modutan, guztiarekin ere.

Ezen, koleratsu eta oldarkor ez naizen arren, badiat haatik neure baitan zerbait arriskutsua, kontu egitea hobe hukeena. [Hamlet, William Shakesperare / Juan Garzia]

Laburpen hitzak:

du ad. Ugal-organoak erauzi edo ugaltzeko ahalmenik gabe utzi, bereziki animalienak.

Sinonimoak: irendu, irantzi

Mozorro hori, ordea, kaltea besterik ez da azken batean: sinetsi egin dugu, sinetsarazi egin digute maitasuna badena, eta horren bitartez mugatu, murriztu, ia-ia zikiratu ere egin gaituzte, gorputzaren adierazpen natural horretarako; hor nengoen ni adibidetarako: hamazazpi urteak bete berriak eta oraindik ere beste inoren txitxiak zer gustu zuen probatu gabe. [Nerabearen biluzia, Xabier Mendiguren Elizegi]

Laburpen hitzak:

iz. 1. Onura, nork bere ondasunetan edo egoeran izaten duen hobekuntza. Langileek orain arte lortu dituzten hobariak. 2. Etekina, irabazia. Nire dirua hobariekin jasotzeko. 3. Oparia. 4. EKON. Enpresak salmentak sustatzeko bezeroei eskaintzen dien deskontua edo zenbateko beraren truke ematen duen salgai-gehigarria.

Sinonimoak: (1) abantaila, onura, probetxu, irabazte (2) etekin, dohain, irabazi, mozkin, korritu, ekoizpen, produktu (3) sari, lansari (4) opari, erregalu, esku-erakutsi, bezuza, emari, emaitza (5) bonifikazio

Gerenteak bidaia hori saltzaile hoberenari sari gisa eskaintzeko asmoa jakinarazi zigunean, gainerakook – saltzaile hoberenaren iritziaren aurka, noski – saritua zozketa bidez aukeratzea litzatekeela zuzenena erantzun genion, gehien saltzen zuenak bazuelako nahiko suerte ona, hain zuzen ere asko saltzeagatik jasotzen zituen komisio, hobari eta gainerakoekin.  [Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria]

da/du ad. Ahaztu, eta bereziki ahaztuxe izan. Euskara atzendurik zuen, nahiz ez erabat ahazturik.

Sinonimoak: (1) ahaztu, ahantzi (2) utzi, baztertu.

Ez dut inolako beldurrik baieztatzeko gizakiaren esku utzi dituen aztarnek eragin bizia eta handia, atzendu ezin den horietakoa, izango dutela ondoko belaunaldi guztietan. [XX. mendearen argi-itzalak, Pello Salaburu]

ahitu

Posted on: urtarrila 13, 2009

da/du ad. 1. Bukatu, agortu. Ura ahitu zaie. 2. (hed.) Ahuldu, akitu (giza indar edo kemenari buruz). Indarrak ahitu zaizkio.

Sinonimoak: (1) agortu, amaitu, bukatu, iraungi, konplitu (2) gastatu, higatu (3) erre, irazi, irion (4) indargabetu, jota utzi, jota geratu.

“Bakarrik zaude” esan nion neure buruari beste behin, malkoak ahitu zitzaizkidanean, eta gauza asko nuela egiteko, gero. [Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria]

Laburpen hitzak:

iz. Orratzez nahiz bestelako tresna sarkorrez egindako zauria.

Sinonimoak: zizta, ziztada, sastako, zimiko, zirikada, kroskada, sablada, zulakada, zulaketa, labainkada, labankada.

Haren hortzen sastada sentitu nahi zuen lepoan, hilezkortasuna eskuratu, eta jendearen odol gorriaz ezpainak margotu.[Korapiloak, Jasone Osoro]

Laburpen hitzak:

Gaurko hitza

Egunez egun eta hitzez hitz zure hiztegia aberasten lagunduko dizugu. Sar zaitez egunero edo harpidetu gure edukietara gurekin eguneko hitza ikasteko.

Hitzez hitz

A B D E F G H I J K L M N O P S T U X Z

Hizkuntza ezberdinetan

Fitxategiak

Azken iruzkinak

Bizitza, gaurko hitz…(e)k anker bidalketan
Bizitza, gaurko hitz…(e)k anker bidalketan
Maite(e)k tanga bidalketan
Ricardo Gómez(e)k tanga bidalketan
Maite(e)k korromio bidalketan

Orriak

Egutegia

2009(e)ko urtarrila
A A A A O I I
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031