Gaurko hitza

mustatu

Posted on: Martxoa 11, 2009

du ad. (batez ere B) Dastatu.. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: dastatu, ahogozatu, murtxatu, gustatu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Mendekuaren zapore gozoa mustatu nuen, bere burua etsita ikustean.

Laburpen hitzak:

3 Erantzun to "mustatu"

Etxarrin “mustu” erabiltzen da.

Aupa, Ander!

Egia esan, nik ez nuen forma hau ezagutzen eta badirudi ez dela batere erabilia. Ereduzko Prosa Gaur corpusean adibide bila ibili naiz eta ezer ez. Gero beste corpus batzuetan zertxobait azaldu zait. XX. mendeko euskararen corpus estatistikoan, esaterako:

1. 1900-1939 Gipuzkera Literatur prosa Ir Lapur 0037
Nere bi lagunak doi-doi mustatu zuten; nik, jateko ta jateko esan nien, eta ez esan bakarrik, baita neronek azkar janez erakutsi ere.

Hori bai, sinonimoen hiztegi guztietan azaltzen da…

Mila esker zuen formaren berri emateagatik!😉

Aupa Maite:

Jose Luis Erdoziaren “Sakanako hizkeren araberako idazkera batua” (http://www.sakana-mank.com/Argazkiak/Dokumentuak/ErdoziaLiburua.pdf) lanean aurkitu dut erabilera bat, 31. orrian:

Ad. Estreinatu. Gaur oñetakuek mustu zittubet! (Gaur oinetakoak mustu ditiat!).

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Gaurko hitza

Egunez egun eta hitzez hitz zure hiztegia aberasten lagunduko dizugu. Sar zaitez egunero edo harpidetu gure edukietara gurekin eguneko hitza ikasteko.

Hitzez hitz

A B D E F G H I J K L M N O P S T U X Z

Hizkuntza ezberdinetan

Fitxategiak

Orriak

Egutegia

Martxoa 2009
M T W T F S S
« Feb   Apr »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

Twitterrejn

%d bloggers like this: