Gaurko hitza

Posts Tagged ‘Z

zart egin

Posted by: Maite on: Ekaina 29, 2009

du ad. 1. Lehertu, barruko indarrez hautsi. Zahagia zart egiteko puntuan hantu zen. 2. Hautsi, eten, pitzatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: zartatu, dzart egin, kraskatu, hautsi, apurtu, eten, puskatu, tarrat egin, leher egin. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Orduan bai gorritu nintzela, bihotzeko dinbi-danba hark zart egingo zidala ematen zinan. [16 ipuin amodiozko, Xabier Mendiguren Elizegi (Susa, 2002)] (Ereduzko [...]

Tags:

zurtu

Posted by: Maite on: Ekaina 2, 2009

1. du ad. Harritu. 2. da/du ad. Zoli bihurtu, ernatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) harritu, liluratu, aho zabalik gelditu, harri eta zur gelditu, txunditu (2) aztoratu, beldurtu.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Baina erran behar dizut ezen zure memoriak baino areago harritu eta zurtu ninduela aipu eta anekdota haien lotzeko erakutsi zenuen antzeak eta trebetasunak, zeren, hainbertze [...]

Tags:

zirri

Posted by: Maite on: Maiatza 23, 2009

iz. 1. (askotan pl.) Norbaiti gorputzean leunki egindako ukitua, atsegin hartzeko edo emateko egina. 2. Zirkina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) xera, fereka, losin, ukitze (2) bultzada, zirkin.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Hain-hain goiz ez da jadanik eta irekitzen badigute, atarian behintzat sartu ahal izango gara, ze hemen hotz egiten du. Ondo pentsatuta, atari zabal honek ez [...]

Tags:

zakatz

Posted by: Maite on: Maiatza 8, 2009

iz. ZOOL. 1. (pl.) Arrainen brankiak. 2. Ik. brankia.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: brankia, orkatz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Eta, arrain haien begi bizien eta zakatz oraindik odoltsuen erdian, arraia handi bat ageri zen, gorrikara, orban ilunez pintarratua, tonu bitxi zoragarriekin margotua; arraia handia usteldurik zegoen, isatsa erortzen zitzaion, haren hegatsen hezur izpiek azal latza zulatzen zuten. [...]

Tags:

zoli

Posted by: Maite on: Apirila 26, 2009

izond. (batez ere B) 1. Entzumenez edo sentimenez mintzatuz, fina, zorrotza. Begi zoliak. 2. Ozen eta argi entzuten den soinua egiten duena. 3. Zerbaitez jabetzeko aparteko ahalmena edo zorroztasuna duen pertsona, argia. 4. Ik. 2 zori. • ZOLI EGON. Arretaz, erne egon; prest egon. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) zorrotz, oharkor, somari, hautemaile, oharti, adikor (2) [...]

Tags:

zemai

Posted by: Maite on: Martxoa 30, 2009

iz. Mehatxua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: mehatxu, amenazo, keinadura, disidu, larderia. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Sotero marmarka gelditu zen bere bazterrean, ingurukoei zemai txipiena egiteko gauza ez zela. [Sua nahi, Mr. Churchil?, Koldo Izagirre (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Tags:

zimarkun

Posted by: Maite on: Otsaila 25, 2009

izond. (BN eta L) Zimarkuak edo engainuak egiteko joera duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) engainu, azpikeria, amarru, iruzur, maula, zelata, satorkeria, azpijoko (2) zin-hartze, konjurazio, elkarkeria, elkar-hartze. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Lehenagoko jabeak jendaurrean egin zion salaketa Napumoceno jaunari S. Nicolautik etorritako zimarkun txiki bat zela, jende zintzoari iruzur egitera etorritakoa [...] [Napomuceno da Silva Araujo [...]

Tags:

zorrizto

Posted by: Maite on: Otsaila 22, 2009

izond. 1. Zorriz betea. 2. (hed.) Zikina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) zorritsu, zorrizu (2) zikoitz, zeken, ziztrin, ongose (3) nazkagarri, izorrante.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Alabaina, ekintza hain ohoretsu hau, jantxakur, doilor, bidelapur, asasino, bilau, kirten, zorrez bete, zorrizto eta kasta berdintsukoen esku uzten da. [Eromenaren laudorioa, hitzaurrea] (Ereduzko Prosa Gaur)

Tags:

zio

Posted by: Maite on: Otsaila 20, 2009

iz. Arrazoia, zergatia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: zergati(ko), arrazoi, motibo, kausa, zuzu, okasio, zer, funts, mugigarri, zergatikako. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Hori, berez, urduritzeko zio aski eta sobera zen niretzat. [Xake mate, Alberto Ladron Arana] (Ereduzko Prosa Gaur)

Tags:

zangar

Posted by: Maite on: Otsaila 14, 2009

izond. Kementsua, indartsua, ausarta. Gudari zangarrak.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: ausart, zuhar, pio, bipil, bihoztun, kementsu, adoretsu, balent, izukaitz, …  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Atsoaren hitz jarioak ez zuen etenik; hori, behinik behin, ez zegoen hezur hutsetan; zezen bat bezain indartsua izan behar zuen; haren zangar mardulak miretsi ere egiten zituen. [Parisen sabela, Emile Zola / Karlos Zabala] (Ereduzko [...]

Tags:

Gaurko hitza

Egunez egun eta hitzez hitz zure hiztegia aberasten lagunduko dizugu. Sar zaitez egunero edo harpidetu gure edukietara gurekin eguneko hitza ikasteko.

Hitzez hitz

A B D E F G H I J K L M N O P S T U X Z

Hizkuntza ezberdinetan

Fitxategiak

Orriak

Egutegia

Abendua 2009
M T W T F S S
« Jul    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031