Posted by: Maite on: Maiatza 17, 2009
du ad. (L) 1. Kantatu. Maiz biltzen ziren aire zahar edo bertsu zenbait xaramelatzeko. 2. Gozotasunez hitz egin, hizketarako trebezia izan. Ibarnegaraik ederki zekien xaramelatzen elea.
Sinonimoak: (1) xaramela jo, txilibitu jo (2) txorrotxio egin (3) sorgindu, zoratu, enkantatu (4) abestu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Hala ere, Grigoriren begi liluragarri haiek bazuten oraindik nahikoa indar inguruko jendea [...]
Posted by: Maite on: Martxoa 18, 2009
iz. 1. Laztana, fereka. Xera samurrak. 2. Amultsutasuna, maitasuna. Xerazko hitzak. 3. Abegia. Xera ona egingo dizute beti han, eurak horrelakoxe hortzargiak dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) laztan, fereka, losin (2) maitasun, laztan, onginahi (3) abegi, harrera, errezibimendu, balaku. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Potzolorekin nirekin baino luzeago joan zitzaion kafe gozatzea, ez baitzuen xera pare [...]
Posted by: Maite on: Martxoa 16, 2009
du ad. (L) 1. Kantatu. Maiz biltzen ziren aire zahar edo bertsu zenbait xaramelatzeko. 2. Gozotasunez hitz egin, hizketarako trebezia izan. Ibarnegaraik ederki zekien xaramelatzen elea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) abestu (2) sorgindu, zoratu, enkantatu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Dominiquek, aldiz, arazorik batere ez zuela zirudien; are gehiago, ezagutzen ez zituen marinel kantuak xaramelatu zituen. [...]
Posted by: Maite on: Martxoa 10, 2009
iz. (Ipar.) Atsekabea, pena. Etxerat jinen zira / xangri(n) handirekin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: pena, damu, arrangura, bihozmin, atsekabe. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Orain nire kausaz zaude atsekabetan; nigandik datozkizun xangrin horiek bere izanean diraute oraino, eta ni, aldiz, zoriontsua naiz. [Harreman arriskutsuak, Choderlos de Laclos / Jon Muñoz] (Ereduzko Prosa Gaur)
Posted by: Maite on: Abendua 19, 2008
1. du ad. Zerbaiti gainean duen ura edo hezetasuna kendu. 2. da/du ad. Lehortu. Atorra bustia suan xukatu da.
Sinonimoak: lehortu, idortu, ihartu, elkortu…
Emakumeek zapi txuri bana atera zuten soinekoaren poltsikotik eta negar malkoak xukatu zituzten. [Itzarri nahi ez zuen printzesa, Felipe Juaristi]
Posted by: Maite on: Abendua 3, 2008
1. da/du ad. Garbitu. 2. du ad. Dirua alferrik gastatu. Irabaziak edaritan xahutu. 3. du ad. Hondatu, suntsitu. Etsaiak suaz xahutu du hiria. 4. da/du ad. FIS. Fenomeno bat astiro-astiro desagertu edo moteldu nabariezina izan arte.
Sinonimoak: (1) garbitu, araztu, ikuzi, babitu, txukundu (2) eralgi, gastatu, kapustu, alferrik galdu, parrastatu, irion, malapartatu (3) desegin, hondatu, suntsitu, [...]
Posted by: Maite on: Azaroa 21, 2008
du ad. Pertsona edo animaliak erasora bultzatu. Zakurrik ez nizun xaxatuko, formal etorri bazina.
Sinonimoak: akuilatu, zirikatu, kilikatu, kinatu…
Egun batez, arbolari lotua zeukan pitbull bat askatu eta gizonaren kontra xaxatu zuen. [Zakurra, zeure laguna, Gotzon Garate]
Azken iruzkinak