Posted by: Maite on: Ekaina 11, 2009
izond. Sasoira heldua, sasoiak ondua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) zori, zoritu, heldu, ondu, lirin (2) zogi, zuhur, gurbil, gainbegiratu, adrezatu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Izanez ere, atseginez lehertutako piko umo berriaren irudia, azalez larrukara horista lehun guri eta barrenez dena odol gorri gozo eta hazi zuri heze nahaste, aproposa baita erotikaren errorik sakonenak adierazteko. [Trapuan pupua, [...]
Posted by: Maite on: Maiatza 13, 2009
iz. Aurretiko seme-alabei buruz, haien aitarekin ezkontzen den emakumea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) amaorde, amaizun (2) hazama, unide, inude. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Alfertasuna da ergelkerien ama, eta berthutèn ugazama. Eta halatan ergelkeriek, erhokeriek eta bizio suerte guztiek egiten dute laster alfertasunera, zeren ama baitute; baiña berthutèk eta obra onèk, ihes. Zeren nola baitute ugazama, baitakite, [...]
Posted by: Maite on: Otsaila 10, 2009
iz. eta izond. Herrena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz./izond. Naf. [herrena] hanka-motz, herren, txanket, zango-motz Sort., maingu Sort., koxu Bizk., kojo Gip., txainku Zub. (Uzeiren Sinonimoen Hiztegia)
Zamaketari zebilela min hartuta maingu gelditu zelakotz eman omen zioten lan hura, ez dakit, hala erraten zuten, urgun eginagatik berdin heltzen ahal zion palari, nik uste. [Sua nahi, Mr. Churchil?, [...]
Posted by: Maite on: Abendua 29, 2008
iz. (Ipar.) Eskumuturra.
Sinonimoak: eskutur, eskumutur, ukabil.
Etziramon goxoa nun, ukaraiak igurtziz. [Orixe (Nikolas Ormaetxea): Olerkiak, Getsemani]
Posted by: Maite on: Abendua 16, 2008
izond. 1. Bere barnean zatiki solidoak dituelako arre agertzen den likidoaz esaten da. Ur uherretan arrainak atzemateko. 2. (hed.) Garbia ez dena.
Sinonimoak: (1) zikin, lohi (2) arre, gris, uhersko (3) turbulentu, zurrunbilotsu.
Uher zihoazen urak azpitik. [Mentxakaren aitorpena, Jose Ramon Goikoetxea / Rafa Egiguren]
Posted by: Maite on: Azaroa 6, 2008
da/du ad. (Ipar.) Nekatu; gogaitu.
Sinonimoak: nekatu, akitu, ahitu, ahuldu, trenkatu, neka-neka egin, abaildu, leher egin, jota geratu…
Neska, hogeitalau-hogeitabost urtekoa agian, txikia zen, oso mehea hura ere, zurbila oso, halako aire nekatu, unatu, abaildu batekin. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta]
Azken iruzkinak