Posted by: Maite on: Uztaila 2, 2009
adb. Behar bezala, egoki. Galdera honi taxuz erantzuteko. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: artez, ederki, jatorki, konplituki, osorik, kautuki. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Bera konforme badator, ez zara kolegio honetara sekula itzuliko. Nik erantzun egin nahi nion, eta nire errugabetasuna aldarrikatu; baina ezin nuen ezertan taxuz pentsatu, tontotuta nengoen kolpearekin. [Soinujolearen semea, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2003)] (Ereduzko Prosa [...]
Posted by: Maite on: Ekaina 15, 2009
adb. Astiro-astiro, oinak herrestatuz (ibili). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: tinkon-tankon, tinkulun-tankulun, zangala-mangala. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Eta nola edo hala, tirriki-tarraka, bat aurretik eta ixil-ixilik bestea atzetik, goiko bizitzara igo ziren… [Hamabost egun Urgainen, J.A. Loidi]
Posted by: Maite on: Ekaina 10, 2009
izond. 1. Egoera zail samarretan erraz atzera egiten edo kikiltzen dena; adorerik edo ausardiarik ez duena. 2. Gatz eta piperrik gabea; motela. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) koldar, beldurti, uzkur, keto, zozoilo, ilaun, uli, oilo, makal, kakati, hozkil (2) gatzgabeko, pipergabeko, geldo, motel, ganoragabe, urepel, bihozgabe, epel, lela, hil, tentel, geza (3) ikol, koskol, txigor, txoro.
(Adorez [...]
Posted by: Maite on: Maiatza 30, 2009
iz. 1. Erretzen ari den gorputz batetik irteten den zatitxo piztua. 2. Marruskadurak edo talkak berotutako eta erauzitako zatitxo goria. 3. ELEKTR. Isolatzaile batean zehar bi eroaleren artean gertatzen den korronte elektrikoaren iragaitza labur argitsua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) txingar, sugar, kanbor, pindar, txispa, txinka, inar, xingar, txindi, zirta (2) tximist (elektrikoa), argi-izpi, argi-tximist. (Adorez [...]
Posted by: Maite on: Maiatza 4, 2009
iz. 1. (Ipar.) Traza, itxura. 2. Elkarri lotutako petardo-sorta. Bati sua ematean, besteak bata bestearen ondoren lehertzen dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: itxura (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
-Traka horretako gizon bat bada bai Arvorig honetan; gauaren ateak irekitzekoak zirela abesten zuen ahoak eman ahala piano baten laguntzaz, heriotik eta exiliotik nehor ez dela bizirik itzultzen gaineratuz. [...]
Posted by: Maite on: Apirila 25, 2009
iz. eta izond. Asko eta ongi jatea atsegin duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: tripontzi, sabelkoi, jale, zintzurkoi, jatun, gormant, sabeldarraio, gosezto. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Ume tripazain batek bezala, dena irensten zuen. [Maitea, Toni Morrison / Anton Garikanoa] (Ereduzko Prosa Gaur)
Posted by: Maite on: Apirila 14, 2009
iz. 1. Bereziki metalezkoa izan ohi den ontzi txikia, hainbat zereginetarako erabiltzen dena. 2. Tanta. Euri-tanga. 3. Unea, bereziki laburra. (4) iz. Slip txiki baten itxurako bainujantzia, ipur-masailak agerian uzten dituena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) pote, poto, ontzi (2) tanta, txiztil, tangada, txorta (3) une, momentu, lipar. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Tanga bat kafesne edan du. (=pote) [...]
Posted by: Maite on: Martxoa 17, 2009
iz. Gaiztakeria, azpikeria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: gaiztakeria, azpikeria, azpijoko, jukutria, moztare, apotxarkeria. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Ustel gertatutako gosariak mokor kakaztua ezarri berria zuen, zorteak azken aldi horretan egin zizkidan txandrio guztien meta gainean. [Rock'n'roll, Aingeru Epaltza] (Ereduzko Prosa Gaur)
Posted by: Maite on: Martxoa 8, 2009
da/du ad. Zerbait, bereziki oihala, urratu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: urratu, tarrat egin. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Ez diot sekula inori arroparik berari bezala tarratatu, ez dizkit inoiz botoiak inork halako biolentzia samurrez kendu. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano] (Ereduzko Prosa Gaur)
Posted by: Maite on: Martxoa 2, 2009
iz. Bete ezin daitekeen ametsa; kimera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: ameskeria, kimera. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Halako fantasiak, ordea, ez dira esnaldiko txakur-amets soil edo amets eroak (Egungo Euskararen Hiztegia)
Azken iruzkinak