Gaurko hitza

Posts Tagged ‘S

samurgo

Posted by: Maite on: Uztaila 3, 2009

iz. (Ipar.) Haserrea; aiherkundea. Samurgoan izatea elkarrekin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: haserre, haserredura, amorrazio, erresumin, sumindura, kolera, gorroto. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Horrek ez luke sortu behar tokiko tentsio maltzur bat: samurgo txarra ttipitzen ari den sistema elebakar eta pixka bat handitzen ari den sistema elebidunaren artean. [HEZKUNDE NAZIONALA, Ramuntxo CAMBLONG, (2005-02-24, 3. orr.)] (Ereduzko Prosa [...]

Tags:

serora

Posted by: Maite on: Ekaina 19, 2009

iz. 1. Erlijioso-boto arrunteko institutuko emakumea. Fraideak eta serorak. 2. Hedaduraz, emakumeen edozein erlijioso-institututako kidea. 3. Elizaren edo ermitaren eguneroko ardura duen eta zenbaitetan apaizari laguntzen dion emakumea. 4. (B) Sakristauaren emaztea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) moja, lekaime, erlijiosa, ahizpa (2) andre-serora, sakristau, elizain, giltzazain.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
San Bartolome berri bat antolatu gogo zuten noski, [...]

Tags:

saka egin

Posted by: Maite on: Apirila 30, 2009

dio ad. Bultza egin; sakatu. Albotik pasatzean saka egin zidan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: sakatu, bultzatu, bultza egin. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Eta ama zela erabaki nuenak suzko azkon ikusezina jaurti zidan, itsutzerainokoa, eta gero neskari eskuak lepoan ipini zizkion, eta saka egin zion, emeki, alborantz. [Sukar ustelaren urtea, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Tags:

sopikun

Posted by: Maite on: Otsaila 28, 2009

iz. Delituaren egile izan gabe, aurretiazko edo une bereko ekintzen bidez delitugintzan parte hartzen duena, konplizea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: gaizkide, okerkide, konplize, lagunkide, lagun. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Beren ordezkatzaile-izaeraz abusatuko balute, kargua utziaraziko zaie atzera etxera bidaliz; haiek beren nagusiaren aurrean salatzea ere badago, eta hartara hau haien epaile edo sopikun bihurtuko litzateke.[Legeen espirituaz II, [...]

Tags:

sarrakio

Posted by: Maite on: Urtarrila 20, 2009

iz. Ikara, izua. Sarrakioa sartu.
Sinonimoak: izu, izudura, beldur-ikara, izulaborri, laborri, zukurutz.
Ez nintzen neure buruaren jabe, sarrakio zorrotz batek urraturik neukan barrena, aztoratuta nengoen eta zainak airean nituela, gizon haren mende ikusten bainuen neure burua. [Argizariaren egunak, Anjel Lertxundi]

Tags:

sastada

Posted by: Maite on: Urtarrila 12, 2009

iz. Orratzez nahiz bestelako tresna sarkorrez egindako zauria.
Sinonimoak: zizta, ziztada, sastako, zimiko, zirikada, kroskada, sablada, zulakada, zulaketa, labainkada, labankada.
Haren hortzen sastada sentitu nahi zuen lepoan, hilezkortasuna eskuratu, eta jendearen odol gorriaz ezpainak margotu.[Korapiloak, Jasone Osoro]

Tags:

supituki

Posted by: Maite on: Abendua 6, 2008

adb. Bat-batean.
Sinonimoak: deblauki, bat-batean, ustekabean, zapla, behingoan, ezustean, ziplo, tupustean…
Eta, supituki eta deblauki, nigarrez hasi nintzen. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien]

Tags:

setati

Posted by: Maite on: Abendua 1, 2008

izond. Setatsua.
Sinonimoak: setatsu, tematsu, temati, temoso, kaskagogor, egoskor, burugogor,  hisikor…
Oraindik idazteko intentzio setati horretan jarraitzen duk? [Piano gainean gosaltzen, Harkaitz Cano]

Tags:

suhar

Posted by: Maite on: Azaroa 19, 2008

izond. Gartsua, sutsua.
Sinonimoak: sutsu, bizi, bizkor, gartsu, zangar, adoretsu, ahalegintsu, ausart, bero, gogatsu, kementsu, odolbero, oldartsu, sendo, susper…
Behin atarian, agur musu suhar baten ostean, gizona taxi batean sartu, eta Junqueiron gora galdu zen. [Egurra Pinotxori, Aritz Gorrotxategi]

Tags:

Gaurko hitza

Egunez egun eta hitzez hitz zure hiztegia aberasten lagunduko dizugu. Sar zaitez egunero edo harpidetu gure edukietara gurekin eguneko hitza ikasteko.

Hitzez hitz

A B D E F G H I J K L M N O P S T U X Z

Hizkuntza ezberdinetan

Fitxategiak

Orriak

Egutegia

Abendua 2009
M T W T F S S
« Jul    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031