Posted by: Maite on: Ekaina 30, 2009
iz. (haur.) Maitasuna erakustearren norbait edo zerbait ezpainez ukitzea, musua. Eman pa amatxori. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: musu, pot, laztan, apa, ma. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Ezpainak berriz sentitu nituen azal gainean, eta oraingoan hantxe gelditu ziren, pa txikiak emanez, goraxeago, beheraxeago… [Arima enkoniatuak, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Posted by: Maite on: Maiatza 19, 2009
iz. 1. Ahopean, haserre antzean esandako hitz eta esaldien segida. 2. (Ipar.) Taldea. Haur-purrustada bat etxean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) murruskada, erremuskada, marmara, marmario, marrankotasun, sarramuska, ufako (2) trufa, iseka, hista, irri, irain, ihakin (3) narda (4) agiraka. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Horma-garbitzaile zaharrenak ausiki egin dio puru-zuztarrari eta hitz beste eginez, bere alaba emagaldu bat [...]
Posted by: Maite on: Maiatza 6, 2009
iz. 1. Lurrezko ontzi handia, sabela zabala eta ahoa eta hondoa estuak dituena. Makurtu zuen pegarra eta edatera eman zion. 2. Ontzi honen edukia; bertan sar daitekeen likido-kantitatea. Pegar bat esne.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) txantxil, txanbil, suil, lusuil, murko, pitxer (2) potin. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Atelier mekanikokoei zinkezko pegar berezia, marmita mokodun antzekoa eginarazi zien, [...]
Posted by: Maite on: Apirila 18, 2009
iz. (Ipar.) Musua. Pot eman. • POT EGIN. 1. Leher egin. 2. Musu eman. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) apa, laztan, musu (2) ahuldura, ahidura, unadura. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
(1) Gau hartan, baina, ez genuen hizkuntzaren makulurik behar izan, ezta biok lot gintzakeen ingelesarena ere; ustekabeko gau hartan gure ahotan hitz isilak eta pot eztiak erne [...]
Posted by: Maite on: Otsaila 1, 2009
iz. 1. Itxura apaina eta ibilera arina duen pertsona; apaina, dotorea, liraina (zenbaitetan zentzu gaitzesgarria izan dezake). 2. BOT. Ik. 1 pipil. 3. ZOOL. Ik. tximeleta. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) apain, lirain, segail, txairo, panpots, galai, panpox, pertxenta, lerden, dotore, sotil, irtirin, zirats, txanbelin, kriket, lakrikun (2) tximeleta, pinpilinpauxa, inguma. (Adorez sinonimoen hiztegia)
Gogotik atzendua nuen [...]
Posted by: Maite on: Abendua 28, 2008
izond. Liraina, zalua, txairoa. Neskatila pertxenta.
Sinonimoak: (1) eder, lirain, zalu, txairo, eder galant (2) mariapain, marimaisu.
“Nik Isidorarekin hiru gauza ekarri ditiat etxera: emakume pertxenta, sukaldari fina eta abizen dotoredun andrea”. [Urregilearen orduak, Pako Aristi]
Posted by: Maite on: Abendua 15, 2008
iz. (Ipar.) 1. Pairakortasuna, jasankortasuna. Pairu handiko gizona. 2. Pairamena.
Sinonimoak: pazientzia, jasankortasun, eramankizun, egonarri, jasapen, itxaropen, iragapen, soportu…
Eta, marrazkiaren ondotik, pazientzia eta pairu osoz, pintatu zuen, hurrengo asteetan, koadro handi hura eta, osaba Joanikotek iragarri bezala, Pedroren arrakasta sekulakoa izan zen. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien]
Posted by: Maite on: Azaroa 23, 2008
iz. 1. Aukera, egokiera. Mendekatzeko parada bila zebilen. 2. Ehiza-postua.
Sinonimoak: une, abagune, aukera, egokiera, modu, era, oportunitate, okasio, aldarte… (2) jarrera, egoera, kokadura, kokagune, posizio, situazio,
Zintzo itxura jarrita, bere hartan segitu zuen txirrina sakatu arte, geldi-geldi zulotxoaren aurrean, ate ostekoari patxadaz behatzeko parada emanez. [Denak du bere prezioa, Migel Angel Mintegi]
Azken iruzkinak