Gaurko hitza

Posts Tagged ‘O

oinaztarri

Posted by: Maite on: Ekaina 16, 2009

iz. (batez ere B) Tximista. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: oinaztura, tximista, inusturi, oinaztargi, oinazkar, tximistargi, ozpirin, ihurtzuri. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Oso oker ez banago, oinaztarri eta trumoi dunbotsuaren ondorioz erori zen gargola faltsuarekin ari nintzen. [Ez balego beste mundurik, Karlos Linazasoro (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Tags:

olgeta

Posted by: Maite on: Ekaina 6, 2009

iz. Olgatzea, atsegin hartzea. Jokoa, dantzak eta gainerako olgetak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) jolas, jostaketa, jostatze, olgantza, jolasaldi, dibertimendu, joko, jolasketa (2) txantxa, broma, adarjotze, hizkirimiri, komeria, narrita. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Ez nekien zergatia, baina Danel jolasean ari zen gurekin, hain gustukoak zituen olgeta haietariko bat baliaturik, gu barregarri uzteko. [Argizariaren egunak, Anjel Lertxundi (Alberdania, [...]

Tags:

okaztatu

Posted by: Maite on: Maiatza 14, 2009

1. du ad. Oka egin. 2. da/du ad. (Ipar.) Nazkatu, higuindu. Bere herrian okaztatzen zituzten igel higuingarriak hemen saltzen zirela. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) oka egin, goitikatu, botaka egin (2) nazkatu, higuindu, nazka eman, gohaindu, nakaiztu, narda izan.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Bertze edozeinen gisa, nazien salbaikeriek gazte gazterik okaztatu zuten eta are gehiago, baitzekien aitatxiri [...]

Tags:

ondiko

Posted by: Maite on: Apirila 17, 2009

iz. (Ipar.) Atsekabea; zorigaitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: atsekabe, zorigaitz, ezbehar, zoritxar, tamal, lazeria, dohakabe, hondamen, malura, zoribeltz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Eta hau guztia erran ondoren, galdetzen dizut: zergatik eman zigun fortuna gaixtoak bertze kolpe gaixto bat, noiz eta uste baikenuen ezen sobera bete genuela geure maluraren neurria eta ezinezkoa zela, halatan, bertze desditxa edo bertze ondiko [...]

Tags:

ontsatu

Posted by: Maite on: Martxoa 9, 2009

da/du ad. Ondu; oneratu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: ondu, oneratu, hobetu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Gereziek ez zituzten oraino ontsatuak.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Tags:

olde

Posted by: Maite on: Otsaila 18, 2009

iz. Borondatea, nahia, gogoa. Zeru eta lurrean zure oldea egin bedi. • NOR(K) BERE OLDEZ. Nork bere borondatez; inork edo ezerk behartu gabe. Bere oldez egin gabe utzi badu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) borondate, nahi, gurari, gogo. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Barruko olde batek eraginda mahaian zehar luzatzen du besoa, gizonaren eskua estutzen saiatzen da, baina [...]

Tags:

oren

Posted by: Maite on: Otsaila 7, 2009

iz. (Ipar.) 1. Ordua. Oren laurden bat. 2. Erlojua, ordularia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) ordu (2) erloju, ordulari (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Joanesek oren pare bateko kuluxka bota zuen, etxeko lanei lotu aitzin. [Anbroxio, Eneko Bidegain] (Ereduzko Prosa Gaur)

Tags:

oilartu

Posted by: Maite on: Abendua 27, 2008

da/du ad. 1. Harrotu. Irabazleak ez du zertaz oilartu. 2. Nagusitu, gailendu.
Sinonimoak: harrotu, harropuztu, gailendu, gaina hartu, burgoitu, oilarkatu…
Hitz horiek kendu zidaten ikara, oilartu egin nintzen. [Agirre zaharraren kartzelaldi berriak, Koldo Izagirre]

Tags:

ortozik

Posted by: Maite on: Azaroa 26, 2008

adb. Oinutsik. Amerikan ere txakurrak ortozik.
Sinonimoak: oinutsik, ortuts, ortutsik…
Gero ortozik ibili ginen goizaldean, eta biharamunean gurutzea egingo genuen lizar arramaz, eta galburu eta lorez, erramua etxeko atean eskegitzeko. [Kolosala izango da, Joseba Sarrionandia]

Tags:

otzan

Posted by: Maite on: Azaroa 9, 2008

1. izond. Agintzen edo eskatzen zaiona kontra egin edo muzindu gabe, baretasunez egiten duena. Bildots otzana. 2. adb. Otzantasunez, bare. Otzan-otzan erantzun zion.
Sinonimoak: mantso, apal, umil, amultsu, moldaerraz, eskurakoi…
Bildots bat bezain otzan segitu nion neure garraiatzaileari, kanpoko argien distira gorrian doi-doi erreparatuta. [Rock'n'roll, Aingeru Epaltza]

Tags:

Gaurko hitza

Egunez egun eta hitzez hitz zure hiztegia aberasten lagunduko dizugu. Sar zaitez egunero edo harpidetu gure edukietara gurekin eguneko hitza ikasteko.

Hitzez hitz

A B D E F G H I J K L M N O P S T U X Z

Hizkuntza ezberdinetan

Fitxategiak

Orriak

Egutegia

Azaroa 2009
M T W T F S S
« Jul    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30