Posted by: Maite on: Apirila 20, 2009
izond. (batez ere Z) 1. Besteekiko harremanetan familiartasunez jokatzen duena, herabe ez dena, ausarta. Ez da on ororekin nabasi izatea. 2. Familiartasuna, ausardia adierazten duena. Hitz sobera nabasiak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) barneko, etxeko, mami, min (2) ausart, mutiri, ozar. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Jeloskorra banintz, balio handiagoko norbaitekiko nengoke jeloskor, eta ez mari txepel, tuntun, [...]
Posted by: Maite on: Apirila 3, 2009
du ad. (arrt.) Sexu-harremanak gauzatu; koitoa burutu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: txotxoka egin, larrua jo, txortan egin, larrutan egin (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Gizonak -onartu beharra dago- dohain berezia zeukan emakumeekin. Behin, esaterako, ohiko postaria gaixotu eta haren ordez emakume postari bat joan zen posta banatzera. Gure gizonak portalean topatu eta “Barka, ezagutzen al duzu auzoko hau?” [...]
Posted by: Maite on: Urtarrila 5, 2009
izord. (Ipar.) Ni izenordainaren forma indartua, neu. Nihaur ere ibili naiz anitzetan galdurik.
Sinonimoak: nerau, neu.
Badakik, bertzalde, ezen deus ere gertatuko balitz, nihaur nintzatekeela kulpant bakarra. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien]
Posted by: Maite on: Abendua 13, 2008
1. izond. Barea, lasaia. Gau narea. 2. adb. Bare, lasai. Zerua izar zegoen eta nare. • NARERIK. Nare, lasai. Zaude narerik.
Sinonimoak: bare, lasai, patxadatsu, baketsu, ekuru, trankil, patxadazko, naretsu, gozo.
Halako ekintza bortitzek uxatu egiten zuten eta; iragana haren izaera nare eta baketsuaren lekuko zen. [Mirarien kalezuloa, Nagib Mahfuz / Patxi Zubizarreta]
Posted by: Maite on: Azaroa 16, 2008
iz. 1. Aski antzeko diren bi gauzaren artean dagoen alde txikia. Funtsezko batasunak ez ditu axaleko ñabardurak eragozten. 2. MUS. Soinu bati eman dakizkiokeen intentsitate-mailetako bakoitza. Sarritan italierazko hitzak erabiliz (piano, fortissimo, crescendo, etab.) adierazten da.
Sinonimoak: xehetasun, lits, karantza, bereizgarri, eretz…
Gaia puzzle bat da eta puzzle horretan zeruak urdin ñabardura asko dauzka. [Zortzi unibertso, zortzi [...]
Azken iruzkinak