Posted by: Maite on: Uztaila 1, 2009
iz. ZOOL. Kokzinelidoen familiako intsektu koleopteroen izen arrunta. Gorputza globularra eta beltza dute eta bizkarraldea (elitroak) gorria, horia edo beltza, eta sarritan marraz edo titaz apainduta dago. Landareen izurrite diren hainbat intsektuz elikatzen dira. • marigorringo zazpitita. Elitroak gorriak dituzte eta zazpi orban edo titaz apainduta daude. Oso arrunta da (Coccinella septempunctata.). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: [...]
Posted by: Maite on: Ekaina 12, 2009
1. iz. (Ipar. eta GN) Aharia. 2.iz. Engainua, iruzurra. Marro egin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) ahari, maxo (2) iruzur, tranpa, maula, trankart, iruzurkeria, atzipe, atzipamendu, amarru, engainu, marrokeria (3) marrao, miau (4) erlauntza, marraka. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Horretan ere, goiz hasierako zorte txarrari marro egina niola iduri zuen, Gomez de Seguraren hozkailuak ez baitzuen ostatu-hartzailerik [...]
Posted by: Maite on: Maiatza 29, 2009
du ad. (Ipar.) Marmar egin.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: marmarrean aritu, marmarka aritu, marmar egin, marmarka egin, marmar egon, purrust egin, purrustaka aritu, purrustaka egon, gurguratu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
-Ez dut sinesten emazte baten betekizun bakarra lisatzea eta jateko prestatzea denik – marmaratu nuen enekiko, lankidea elkor geratuko zelako esperantzan. [%100 basque, Itxaro Borda (Susa, 2001)] (Ereduzko [...]
Posted by: Maite on: Apirila 16, 2009
izond. Adiurre onekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) begiko, atsegin, gozo, adeitsu, adikor, xeratsu, ezti (2) lasai, bare, patxadatsu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Batez ere senargai bila zebiltzan eta mutxurdinak joaten ziren aholku eske Uliako sorgin mazal horrengana. [New Yorkeko kronika beltza, Gotzon Garate (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Posted by: Maite on: Apirila 15, 2009
adb. Maiteki, maitasunez. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: maiteki (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Zer nuen nik halako min latza barnean, elkarrekin gozo eta maitaro bizitzeko ohitura eten berriaren zauria ez bazen? [Hainbat idazlan, San Agustin / Imanol Unzurrunzaga (Klasikoak, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Posted by: Maite on: Martxoa 11, 2009
du ad. (batez ere B) Dastatu.. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: dastatu, ahogozatu, murtxatu, gustatu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Mendekuaren zapore gozoa mustatu nuen, bere burua etsita ikustean.
Posted by: Maite on: Otsaila 23, 2009
izond. (Ipar.) Ausarta, lotsagabea.
Sinonimoak: lotsagabe, muturluze, aurpegihandi, petral, lotsabako, nabasi, kopetadun, ozar, ausart (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Ez ote daukat arbasoren bat kapitain ausart, alferiz gazte izukaitza, edo hitz urriko negrero mutiri? [Arbelaren gainean, Xabier Mendiguren Elizegi] (Ereduzko Prosa Gaur)
Posted by: Maite on: Urtarrila 3, 2009
du ad. Zerbaiten edo norbaiten alde txarrez, edo ustez txarrez, marmarka edo gaizki esaka aritu.
Sinonimoak: marmarrean aritu, marmar aritu, maiseoan aritu, gaitzetsi, murmurikatu, gaitzerran, azpiak jan, kritikatu, ezaindu.
Aurreneko hitzen ondoren, azken asteetako zenbait gorabehera maiseatu zituzten. [Ordaina zor nizun, Joxemari Urteaga]
Posted by: Maite on: Abendua 11, 2008
iz. (Ipar.) Hotzeria.
Sinonimoak: hotzeri, marranta, katarro, erlastasun, erlastura, erramazko, kostoma…
Maiatz hartan, ordea, bi astetan gaixo antzean egon nintzen, etxetik atera gabe, mafrundi handi batekin eta kalentura pixka batekin, eta orduan gertatu zen gertatzekoa. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien]
Posted by: Maite on: Azaroa 22, 2008
1. iz. Aldapa latza; toki aldapatsua, haitzez betea; amildegia. 2. izond. Malkartsua. Bide malkarrak leuntzeko.
Sinonimoak: aldapa, aldats, malda…
Denontzat dauzka bizitzak malkar arriskutsuak, amairik gabeko sakonera bat bezalako malkarrak! [Urregilearen orduak, Pako Aristi]
Azken iruzkinak