Posted by: Maite on: Ekaina 28, 2009
1. iz. Lerde edo gai likatsua. 2. iz. Itsasertzeko haitzetan eta harri hezeetan eratzen den geruza berdea, behe-mailako zenbait landarek, alga eta goroldioek bereziki, osatua. 3. izond. Lingirdatsua, likatsua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) likin, lerde, adur, bskositate, lertzo, liska, muki (2) likitsu, lirdingatsu, likatsu, itsaskor. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Orain badakit – badakidala iruditzen zait [...]
Posted by: Maite on: Ekaina 27, 2009
iz. Familia bateko belaunaldien segida, familia bateko aurrekoen edo ondorengoen multzoa. Hamabi leinu ziren Jakoben hamabi semeen ondokoak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) nare, askazi, enda, etorki, jatorri (2) etxe, tribu (3) belaunaldi, belaun, ondorengo, ondore, gizaldi. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
“Hura hil ondoren”, esan zuen, sekula ahaztuko ez dudan garraztasunaz, “bera (bera, etsia eta ahula) izango zen [...]
Posted by: Maite on: Ekaina 9, 2009
du ad. 1. Zerbaitek duen ordena edo egitura hondatu edo desegin, nahasi, mordoilotu. Apustu-kontuekin zabiltza beti, bazterrak lardaskatzen. 2. Era nahasian egin. Urtearen azkenean hasten da haurra hitzak lardaskatzen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) nahastu, korapilatu, katramilatu, nahaspilatu, nahasketatu (2) mordoilotu, murduskatu, lardastu (3) maluskatu, narriatu, alferrik galdu, hondatu, maiseatu, lorrindu, lazkatu (4) zikindu, lardastu, narrastu. [...]
Posted by: Maite on: Maiatza 12, 2009
izond. (B) Latza, leuntasunik gabekoa. Gain lakarra utzi dio arotzak mahai honi. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) laztura, bikor (2) latz, lakatz, maker (3) adabegi. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Alainek agur keinu lakar bat egin zion, nik ere nahiago nikek beste nonbait egon, berehala ulertu zuen Laranja Mekanikoak keinuaren esanahia. [Pasaia blues, Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko [...]
Posted by: Maite on: Maiatza 5, 2009
iz. Lastozko koltxoia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: lastamarraga, lumatxa, lastaki. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Biharamun beranduan esnatu nintzen, hazkuraz zimitzengatik eta gihar guztietako minez zoru gainean botatako lastaira meharraren eraginez.[Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Posted by: Maite on: Martxoa 24, 2009
izond. 1. Labaina, irristakorra. Bide limurietan irristatzeko. 2. Lizunkerietara emana. Jolas gaiztoak, adiskidetasun limuriak.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) labain, irristakor, labainkor, irristagarri, limurkor (2) haragikoi, likits, lizun(koi) (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Marcelek bai zeukala arrazoia, nolanahi ere: sua zerbait garbia da, lurra, berriz, berehalaxe lokatz bihurtzen da edozein ekaitzen ostean (handik itzultzean jasan genuenaren, esate baterako); lokatz ez [...]
Posted by: Maite on: Martxoa 19, 2009
iz. Lizunkeria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) sedukzio, limurtze (2) lizunkeria, fornikazio. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Limurkeria hitzak apaiz usaina du eta lizunkeriarik gabekoak ere izan daitezke piropoak, izan beharko lukete, aurretik irudimena dutela joan behar baitute, eta ez larruaren grina isuriz. [101 gau, J.M. Olaizola "Txiliku"] (Ereduzko Prosa Gaur)
Posted by: Maite on: Otsaila 5, 2009
da/du ad. Garbi zegoena zikindu, lohitu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) zikindu, lohitu, kakaztu, satsutu, basitu (2) kutsatu, kontaminatu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Izerditan nengoen; kolpearen lehendabiziko momentua pasatu ondoren, biziagotzen ari zitzaidan mina sudurrean eta ahoan, eta, odol asko galdu ez nuen arren, alkandora bustita eta likistuta sentitzeak zorabio moduko bat eragiten zidan. [Gorde nazazu lurpean, Ramon [...]
Posted by: Maite on: Urtarrila 28, 2009
iz. (batez ere B) Joera bizia, grina. Haren alabaganako gogo bizia, lera zintzoa, grina sutsua.
Sinonimoak: grina, aiherkunde, gogobizi, jaidura, joera.
Ala gizonezko guztiak dira beti eta etengabe emakume baten lera daukatenak euren zurezko bihotzean, euren betiereko minean? [Gauza txikien liburua, Pako Aristi]
Posted by: Maite on: Abendua 23, 2008
izond. (Ipar.) Atsegina. Irakasle ona zen, laketa, ernea.
Sinonimoak: (1) atsegin, gogoko, arrai, plazent, zalegarri. (2) poz, plazer.
Muga gabetasuna laket zitzaidan. [%100 basque, Itxaro Borda]
Azken iruzkinak