Posted by: Maite on: Ekaina 23, 2009
da/du ad. Masturbazioa burutu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: masturbatu, idiarena jo. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Masturbatzeari ekin zion arin-arin, eta niri – zergatik ez esan – hasiera-hasieratik gustatu zitzaidan gizona kanpaia jotzen ikustea: zakil tente eta harroari nola heltzen zion, arnasa aztoratua, hankak nola zabaltzen zituen nik barrabilak hobeto fereka niezazkion… [Onan, Aitor Arana (Txalaparta, 2000)] (Ereduzko Prosa [...]
Posted by: Maite on: Maiatza 21, 2009
izond. (batez ere B) Gaixoa, errukarria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: gizagaixo, gaixo, gizajo, errukarri, zorigaiztoko, gajo. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Istorio haiek beti bihurtzen ziren komiko, ez bakarrik denek berdin bukatzen zutelako, hots, ondo edo (ez dut oraino komisaldegirik ezagutu), baita protagonista nagusia ere – ni neu, alegia – koitadu bat besterik ez zelako: rollo politikoetan sartuta [...]
Posted by: Maite on: Maiatza 15, 2009
iz. (Ipar.) Erlauntz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: erlauntza, eultze. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Bat-batean, pobreen eta aberatsen arteko leizea, giroaren epeltzeko baliatzen ziren tekniken ezberdintasunak finkatzen zuela iruditu zitzaidan: gure gau hormatu eta ke urrineko bideen aldean, boteredunek beren gelak, erle kofoin gerizatuen antzera, aire tepo artifizialez hanpatzen zituzten. [%100 basque, Itxaro Borda (Susa, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Posted by: Maite on: Maiatza 11, 2009
iz. (Ipar.) Kontra egitea. Kontrakarrean jarri. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) kontra egite (2) ihardespen, erantzun. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
“…eskuina baldartu egiten baitzait eta kontrakarrean segitzen baitio ezkerrari.” [Zorion perfektua, Anjel Lertxundi (Alberdania)]
Posted by: Maite on: Maiatza 10, 2009
iz. (Ipar.) Iskanbila, eztabaida zaratatsua. • KALAPITAN. Kalapitan mintzo direla. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) zarata, zaratots, harrabots, algara, astrapalada, zalaparta, zirriparra, destetxa (2) iskanbila, istilu, liskar, zalaparta, zirriparra, sesio, erronka, eztabaida, matutin, zamarra, kereila, matraka, atralaka, aharra, despita, errieta. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Auzoan bazen, bestalde, komunista bat, eta, hain zuzen, harexekin konpontzen zen gaizkien Marroren [...]
Posted by: Maite on: Apirila 13, 2009
iz. Egoera edo momentu estua, herstura. Kinka larri hartan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) larrialdi, estualdi, trantze, larrialdi, herstura, men (2) abagune, une, aldiune, tarte, bitarte, aukera. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Kinka larria, beraz, ez baitzuen joko harekin jarraitzeko asmorik, nagusiaren alaba izateak ekar ziezaiokeen onura eta guzti. [Denak du bere prezioa, Migel Angel Mintegi (Ibaizabal, 2002)] [...]
Posted by: Maite on: Martxoa 23, 2009
iz. (Ipar.) Gorrotoa, herra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: gorrot, herra, aiherkunde, hegigo, ezinikusi, gaitzi, hastio, higuin. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Arbolek denbora behar dute loratzeko, eta elurrak denbora behar du urtzeko; guk denbora behar dugu barruan daukagun guztia loratzeko eta korromio guztiak urtzen joateko. [Note book, Pako Aristi (Erein, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Posted by: Maite on: Martxoa 14, 2009
iz. 1. Tristura zehazgabea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: malenkonia, kadentasun, tristura, histura, murrin, goibeltasun. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Kutepurin eta nostalgia sakon bat jabetu da nitaz gaur haren hitzak entzun ostean.
Posted by: Maite on: Urtarrila 31, 2009
izond. (BN) Ederra; itxura onekoa. Pilota-partidu karana.
Sinonimoak: (1) atsegin, eder, ikusgarri, itxuroso (2) eder, polit, galant, zirats, panpox, xarmant, sotil, bitxi.
Gizon karan hark ez zuen zertan beste xederik izan. [Mirarien kalezuloa, Nagib Mahfuz / Patxi Zubizarreta]
Posted by: Maite on: Urtarrila 22, 2009
du ad. 1. Suari makila batez eragin, indarra har dezan. 2. Zirikatu; kilika egin. Elkar kitzikatzen ari ziren, irri egiteko. 3. Estimuluren baten bidez tentsio-egoeran jarri, bizitasuna eman. 4. FIS. Kitzikapena eragin.
Sinonimoak: (1) suari eragin, sua bizkortu, sua zirikatu, zirkin egin (2) zirikatu, aztoratu, kinatu, asaldatu, berotu, artegarazi, probokatu, sutu, tarritatu, narritatu, zipo egin (3) [...]
Azken iruzkinak