Posted by: Maite on: Ekaina 24, 2009
iz. (batez ere B) Gogo edo nahi bizia, egiteko bati ahalegin osoz lotzen zaionaren jokaera. Zu ikusteko joranez dago. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) gogo bizi, irrika, grina, nahiera, apeta, desira, nahitasun, irrits (2) lehia, ahalegin, afan, gar, su (3) arreta, ardura, axola. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Aipuak behin eta berriz bilatzeko joran hori. [Kuskue tanden, Iñaki Iñurrieta [...]
Posted by: Maite on: Apirila 27, 2009
iz. (B) 1. Itxura, eta bereziki gorpuzkera. Ez zaitez irten kalera jas honetan. 2. Jaidura, joera. 3. Trebetasuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) itxura, eite, gorpuzkera, jite, jarrera, tankera, taxu, antz, aire (2) antze, trebetasun, prestutasun, traza (3) joera, jaidura, jaiera, grina, aiher (4) kemen, bizitasun, grazia. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Etsenplu nabarmenik badut begi-bistan: horra armada [...]
Posted by: Maite on: Apirila 12, 2009
iz. (B) Gertaera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: gertaera, gertakari, gertakizun, gertaldi, jazokun, pasadizo. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Eskutitza, hasteko eta behin, udaberriko eta udako jazoera haien kronika modukoa da. [Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan, Edorta Jimenez (Susa, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Posted by: Maite on: Martxoa 7, 2009
izlag. Naturala, bere izate edo funtsari dagokiona, kanpoko eraginik gabekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: berezko, jatorrizko, sortzezko, jaiotzazko, etorrizko, izatezko… (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
-Ez zenuen horren pentsatzeko eskubiderik – Mariri jitezko ausartzia doi bat berpiztu zitzaion – [Hautsi da katea, Toti Mtz. de Lecea / Elena Touyarou] (Ereduzko Prosa Gaur)
Posted by: Maite on: Martxoa 5, 2009
izond. Bikaina, miragarria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: bikain, miresgarri, hobezin, sekulako, berealdiko, zoragarri, eder, harrigarri… (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Euskara, bitxi jaukal hori! (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Posted by: Maite on: Otsaila 26, 2009
iz. Beherakada; zerbaitek beherantz egiten duen aldietako bakoitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: eroraldi, beherakada, beheititze, gainbehera, gainbeheraldi. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Izugarrizko jaitsapena du erakunde horrek.
Posted by: Maite on: Otsaila 16, 2009
da ad. (B) 1. Buru egin, aurpegi eman (objektua -i kasu-atzizkiaz). Jarki haize gogorrari. Ezin jarki zitzaion urlasterrari. 2. Ekin (aditz osagarria -t(z)era eran). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) buru egin, aurpegi eman, aurre egin, jazarri, aurka egin, kontra egin (2) oldartu, eraso, jazarri, jauki (3) ekin, hasi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Horri guztiari jarki eta gogor eginez [...]
Posted by: Maite on: Urtarrila 9, 2009
iz. (batez ere Ipar.) Joera, bereziki arimaren edo gogoarena; grina. Amodioak goiti du jaidura, eta ezin geldi daiteke gauza beheretan.
Sinonimoak: jaiera, jas, grina, gogobizi, joera, zaletasun, irrits, gar, su, lera.
Eta, bestalde, denon ezaguna da itsasoko jendearen mihi arina eta berriketa lotsagaberako joera, alberdanian aritzeko jaidura. [Euskal karma, Jon Alonso]
Posted by: Maite on: Abendua 9, 2008
1. izond. Dagokionetik ugari duena edo ugari ematen duena, oparoa. Uzta joria. Iturri bat txit joria. Lur joria. 2. adb. Joritasunez, ugari. Ur garbia jori dariola. • GOLKO JORIKO EMAZTEKI. (Ipar.) Bular handiko emakumea.
Sinonimoak: (1) ugari, oparo, naro (2) joritasun, oparotasun, ugaritasun, narotasun
Haren gorputz argalaren hezurrak larritzen ziren bular jori haiek ukitzean. [Parisen sabela, Emile [...]
Posted by: Maite on: Azaroa 4, 2008
iz. eta izond. (B) Jagoten, zaintzen duena. Aingeru jagolea. • gau-jagole. Gauzaina.
Sinonimoak: (1) gordetzaile, zaintzaile, zaindari, zain… (2) zaintzaile, begirale, artatzaile, begirari, artadun… (3) talaiari
Alferrik ekingo diote Euskaltzaindiko hizkuntza jagole guztiek batzuen eta besteen arau urratze askatzaile hauen gibeletik. [Hitzak eta giltzak, Iñigo Aranbarri]
Azken iruzkinak