Gaurko hitza

Posts Tagged ‘I

irusako

Posted by: Maite on: Ekaina 21, 2009

iz. Gezurra, iruzurra. Irusako egin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iruzur, marro, zimarku, tranpa, maula, engainu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Ez naiz, izatez, hormetan itsatsitako paperetan deitzen diren hitzaldietara joateko zalea, asko eta asko irusako hutsa baitira, edozer saltzeko atxakia, alegia. Halan da ere, emateko ziren hitzaldietako baten izenburuak txito erakarri ninduen: neuk ere titulurako hartu dudan berberak. ["Semen [...]

Tags:

imurtxi

Posted by: Maite on: Ekaina 17, 2009

iz. 1. Gorputzeko azal-zati bat eskuko hatz-muturren artean estutzea; estutze horrek eragiten duen zirrara. Imurtxi egin. 2. (hed.) Besterenetik zerbait hartu. Inoren gauzari imurtxi egiten. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: atximur, zimiko, txatxamur, imurtxikada, txatxamurkada. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Gero, titiburuak imurtxi, eta, gogortu zaizkionean, eskuineko hiru hatz luzeenen puntak zupatu, eta alura eraman ditu lizun. [Behi eroak, Patxi [...]

Tags:

ibitu

Posted by: Maite on: Ekaina 4, 2009

da/du ad. (B) Beheratu, gutxitu; indarra galdu. Handitua ibitzen ari zaio. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) beheratu, gutxitu (2) baretu, jabaldu, lasaitu (3) ematu, eztitu.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Eta hala ere, ez dakit zergatik, nik esperantza neukan, gure arteko solasaldi lasai eta gizabidetsu haren ostean, zure irrikak ere lasaitu eta gizabidezkotu egingo zirela, inoiz zure “nahi eroak” [...]

Tags:

iguripen

Posted by: Maite on: Ekaina 3, 2009

iz. Itxaropena; bereziki, aurreikusten den zerbaitetan izaten den itxaropena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) itxaropen, itxarote, esperantza (2) ikusmin, arreta. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
1960ko hamarkadako azkeneko urteetan, arte-baliabideen iguripen tradizionalak zalantzan jarri eta berriro aztertu ziren. [

Tags:

ilki

Posted by: Maite on: Maiatza 2, 2009

da ad. (Ipar.) Atera, irten.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: atera, irten, jalgi, idoki. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Trena hartzen zuen lehen aldia zen Beinatentzat: ez zen sekula etxetik Donapaleuko merkatua baino urrutiago ilki. [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Tags:

iharduki

Posted by: Maite on: Apirila 8, 2009

iz. (Ipar.) Ihardukitzea, eztabaida. 
Sinonimoak: eztabaida, tirabira, liskar, ika-mika, kalapita.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Ez min guztiegatik atxeterretara, ez iharduki orogatik auzitara. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Tags:

izkiriatu

Posted by: Maite on: Apirila 7, 2009

du ad. (batez ere Ipar.) Idatzi.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: idatzi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Eta bekatuak izkiriatzen hasi zen, bostehun lerro gutxienez izkiriatu zituen! Protestantea baitzen Friedrich Wolff jauna, lehen ere esan dizuet, eta ezin konta ahala bekatu egin baitzituen, ondorioz! Ai, zer nolako infernua pasatu beharko zuen ardi beltz alemanak, Jainkoak barkatu ez balio! Izan [...]

Tags:

ihabali

Posted by: Maite on: Apirila 4, 2009

izond. (Ipar.) Beldurtia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: beldurti, beldurbera, koldar. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Beren segurantzaren axola da, eta beren bihotz ihabaliak ez dizkiela segurtatzeko beste biderik ematen baizik eta laidosta ditzaketenen hiltzea, are emakumeak ere, arramaska baten beldurrez, Cuncta ferit, dum cuncta timet.(klasikoak.com, pdf)

Tags:

igurikimen

Posted by: Maite on: Martxoa 31, 2009

iz. (Ipar.) Itxaropena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: itxaropen, igurikitza, esperantza. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Igurikimen halakoak hartuta hurbildu ohi zen Matson andrea bizilekutzat zuenera. [Hona hemen gu biok, Dorothy Parker / Mirentxu Larrañaga (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Tags:

irrikaitz

Posted by: Maite on: Martxoa 21, 2009

iz. Irribarrea, gehienetan maltzurra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: irribarre, irri, irriño. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Txitxikov ohartu zen dama askok irrikaitz maltzurrez begiratu ziotela elkarri eta halako espresio zimarditsu bat agertu zela aurpegi batzuetan, eta horrek barneko nahasmendua areagotu zion. [Arima hilak, Nikolai Gogol / Jose Morales] (Ereduzko Prosa Gaur)

Tags:

Gaurko hitza

Egunez egun eta hitzez hitz zure hiztegia aberasten lagunduko dizugu. Sar zaitez egunero edo harpidetu gure edukietara gurekin eguneko hitza ikasteko.

Hitzez hitz

A B D E F G H I J K L M N O P S T U X Z

Hizkuntza ezberdinetan

Fitxategiak

Orriak

Egutegia

Azaroa 2009
M T W T F S S
« Jul    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30