Gaurko hitza

Posts Tagged ‘H

histasun

Posted by: Maite on: Ekaina 22, 2009

iz. (Ipar.) Hitsa denaren nolakotasuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) zimeltasun, ihartasun (2) goibeltasun, histura, tristura, tristezia. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Eta egun haietan halaxe, oasi bat bezalaxe hartu nuen nik plazatxo hura: toki alaia, ederra, lasaia, kanpotik zein barnetik zanpatzen gintuen histasun itzela apur bat arintzen zen leku atsegina. [Xake mate, Alberto Ladron Arana (Elkar, 2002)] (Ereduzko [...]

Tags:

hautetsi

Posted by: Maite on: Ekaina 7, 2009

du ad. Hautatu, aukeratu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: aukeratu, hautatu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Nola hautetsi, ordea, hain karaktere konplexuak, guztiz ezezagun zaizkigun sistema poligenikoek gobernatuak? [Sagua, eulia, eta gizakia, François Jacob / Juan Garzia (EHU, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Tags:

hozkirri

Posted by: Maite on: Maiatza 16, 2009

1. iz. eta izond. Eguraldi edo haize hotz samarra. 2. (B) iz. Hotzikara. Uretatik ateratzean halako hozkirria nabaritu zuen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) fresko, hozpil, hozkara (2) hotzikara, ikara (3) hozgiro, freskotasun, hozküra, freskura. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Udazken hozkirri eta lanbrotsu honetan, berriz, hutsik daude, ostatu eta jatetxeak bezalaxe. [Ekialdeko mamuak, Jon Arretxe (Elkar, 2003)] [...]

Tags:

hitz-mitz

Posted by: Maite on: Maiatza 1, 2009

iz. Berriketa, jarduna. Ez zen han hitz-mitzik. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: berriketa, jardun. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Gartxotek hitz-mitz jarraitu zion Mikelot haluzinatuari. [Ortziren Hortza, Josetxo Orueta] (Pamiela)

Tags:

hantuste

Posted by: Maite on: Apirila 23, 2009

1. iz. Handiustea, nork bere burua handiesteko joera. Hantuste harroa. 2. izond. Hantustetsua. Gizon harro eta hantusteak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) harrokeria, handikeria, harropuzkeria, arrandia, harrotasun, handiuste, hanpuruskeria, hanpadura (2) harro, handiuste, handinahi, handipuz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Konpetentziakoek, bereziki Isabel Sanjose urdesa hantuste horrek, izanen zuten berriz zertaz errabia. [Rock'n'roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko [...]

Tags:

hildura

Posted by: Maite on: Apirila 10, 2009

iz. 1. ERL. Nork bere buruari, bertutea erdiesteko, ematen dion atsegin-ukatze edo nekea, bereziki gorputzarekikoa. 2. Norbaiten apalgarri edo mingarri gertatzen den ekintza.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: penitentzia, hilduma, nekaldi, laztasun, mortifikazio. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
[...]; Spinozarentzat berriz txarrak dira, jarduteko geure ahalmena ahultzen baitute); ezin gorputzaren eta arimaren erabateko paralelotasuna aditu (Spinozarentzat gorputza pizteaz batera da [...]

Tags:

hits

Posted by: Maite on: Apirila 1, 2009

izond. (batez ere Ipar.) 1. Zurbila; bizitasunik ez duena edo agertzen ez duena. Kolore hitsak. Aurpegia hits dute, elea bakan. 2. Goibela, tristea. Gu bizi garen denbora hits honetan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) zurbil, margul, beluri, kolorge, toil, hil, koloregabe, zurpail (2) goibel, triste, betilun, gogoilun, atsekabetsu, nahigabetsu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Pauso batzuk eman zituen [...]

Tags:

hobengabe

Posted by: Maite on: Martxoa 28, 2009

izond. Errugabea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: errugabe, errubako, errugabeko. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Orduan epaileak paper zurian haren behatzaren aztarna hartuko du eta gero paperean berak nahi duena idatziko du Azkenean senarra hobengabe dela aitortzeko. [India harrigarria, Gotzon Garate (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Tags:

hastandu

Posted by: Maite on: Martxoa 27, 2009

da/du ad. 1. Urrundu. 2. Gaitzetsi. Haren irakaskuntzaren alde onak onartuz eta makurrak hastanduz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: urrundu, aldendu, alde egin, urrutiratu, gibelatu, apartatu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Sugeak gerrikoraino heltzen zirenean emeki-emeki hastandu egiten zituen gorputzetik. [India harrigarria, Gotzon Garate (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Tags:

hisiatu

Posted by: Maite on: Martxoa 3, 2009

da/du ad. (Ipar.) Tematu, setatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: setatu, tematu, hisikatu, butoitu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Nik, egia esan, banuen neska hisiatu baten ibilerekin arduratzea baino aurreragoko kezkarik, baina Nerinak utzitako usainak berarekin pentsatzera behartzen ninduen. [Ihes betea, Anjel Lertxundi] (Ereduzko Prosa Gaur)

Tags:

Gaurko hitza

Egunez egun eta hitzez hitz zure hiztegia aberasten lagunduko dizugu. Sar zaitez egunero edo harpidetu gure edukietara gurekin eguneko hitza ikasteko.

Hitzez hitz

A B D E F G H I J K L M N O P S T U X Z

Hizkuntza ezberdinetan

Fitxategiak

Orriak

Egutegia

Abendua 2009
M T W T F S S
« Jul    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031