Gaurko hitza

Posts Tagged ‘G

gurtu

Posted by: Maite on: Ekaina 18, 2009

du ad. 1. (Ipar.) Norbait adeitasunez lurrerantz makurtu. Baina Jesusek beheiti gurturik eriaz idazten zuen lurrean. 2. (lehen zaio ad.) Jainkoari, edo jainkotzat edo santutzat hartzen denari, erlijiozko gorazarrea egin. Eguzkia gurtzen duten herriak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) gur egin, jauretsi, adoratu, beneratu (2) adei egin, ohoratu, ondratu (3) agurtu.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Konturatzen zen [...]

Tags:

gorazarre

Posted by: Maite on: Ekaina 13, 2009

iz. Norbait ohoratzeko edo goraipatzeko ekintza.Euskaltzaleen biltzarra, Azkueren gorazarretan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) gorespen, omenaldi, goraipamen, goramen, laudorio, laudo, jasoaldi, lore (2) himno (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Paul Austerrek New York trilogy liburuan gorazarre egiten dio Roeblingi: ez zuen sekula bere oinez zubia zapaldu, baina zubiaren torloju bakoitza present zegoen bere baitan, urte haien guztien buruan, zubia [...]

Tags:

goganbehar

Posted by: Maite on: Ekaina 1, 2009

iz. Susmoa; zerbait arriskutsua edo kaltegarria gerta daitekeelako susmoak eragiten duen beldurrezko jarrera. Ez du eginkizunak alaitzen, goganbehar ezkutu batek adierazten baitio hondamenera doala. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) arrangura, arrenkura, artegatasun, egonezin, aieru, ardura, axola, kezka (2) errezelu, fidagaiztasun,  gaitzikortasun, mesfidantza, susmo, tuku, jelosia, zaio. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Izan zitekeen, bai, baina ene barrenak maitasunezko [...]

Tags:

garbaitu

Posted by: Maite on: Maiatza 20, 2009

da ad. (B) Damutu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: damutu, damu izan, dolutu, urrikitu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Dolmancé, Mistival Anderearengana hurbilduz: Poliki-poliki, bihotza, errietarik ez hemen; gu guztiok Eugeni babesten gaude, eta *garba(i)tu egin dakizuke zakar tratatzen baduzu. [Filosofia apaingelan, Sade / Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio (Txalaparta, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Jatorrizko testuan *garbatu azaltzen da. Euskaltzaindiak [...]

Tags:

gibelatu

Posted by: Maite on: Maiatza 9, 2009

da/du ad. (Ipar.) 1. Atzeratu. Ez da aitzinatzen eta ez gibelatzen, beti dago egoera batean. 2. Aldaratu, urrundu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: berandutu, belutu, atzeratu, kadendu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Elkar ikuste hori gibelatu beharrean naiz ordea, eragin handiagoa izan dezan, eta oraino ez dakit pazientziarik izanen dudan: egun osoan hogei aldiz ireki dut ahoa neure zaldien [...]

Tags:

galtzarbe

Posted by: Maite on: Otsaila 9, 2009

iz. 1. Besoa gorputz-enborrari lotzen zaion alderdiaren azpialdea. Ezkerreko galtzarbean egunkaria zeraman. 2. (Ipar.) Galtzarra. 3. BOT. Hostoa eta hari eusten dion zurtoin edo adarraren arteko elkargunearen goiko aldea.
Sinonimoak: besape, axila (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Aldian behin eskua eramaten nuen galtzarbe ondora, eta agiriak jaka-barreneko patrikan zeudela sentitzeak pixka baterako lasaitzen ninduen. [Ihes betea, Anjel Lertxundi] (Ereduzko [...]

Tags:

gogaitu

Posted by: Maite on: Urtarrila 24, 2009

da/du ad. Aspertu, gogoa galdu edo galarazi.
Sinonimoak: (1) gogait egin, aspertu, gogoa galdu, gogoetsi, nazkatu, nardatu, eneatu,, higuindu, tripak jan (2) unatu, nekatu, akitu, nekarazi, gahindu, izorratu.
Luze gabe etxezuloan egoteaz gogaitu eta, beloan bildurik, bezperan ez bezala, bere itxurari erreparatu gabe irten zen. [Mirarien kalezuloa, Nagib Mahfuz / Patxi Zubizarreta]

Tags:

gutizia

Posted by: Maite on: Urtarrila 23, 2009

iz. Nahi bizia, guraria; zerbait izateko edo zerbaitez jabetzeko desira gehiegizkoa. Haragia jateko gutizia etorri zitzaien.
Sinonimoak: (1)  gurari, nahiera, nahikari, irrika, desira, grina, tirri, nahikeria, zalekeria, apetitu, irrits, su.
Ez zen maiz emazte batez agradatu; behar orduan, bere gutizia asetzen zituen eta, ondotik, ahanzten zituen. [Hautsi da katea, Toti Mtz. de Lecea / Elena Touyarou]

Tags:

gomuta

Posted by: Maite on: Urtarrila 21, 2009

iz. (B) 1. Gogoa, oroimena. Gomutara etorri. 2. Oroitzapena. Gomuta honek beldurrez betetzen zaitu. Zure gomuta saminagoa bihotz eneko kuttuna.
Sinonimoak: gogorapen, oroitzapen, birgogorapen, oroipen, oroitze, akordu, gogo.
Etzaulki trakets hark Gerra Handian anbulantzia gidari jardun zueneko gomuta dakarkio burura. [Neguko zirkua, Harkaitz Cano]

Tags:

gainzuritu

Posted by: Maite on: Abendua 26, 2008

du ad. Huts edo ekintza okerra zuritu.
Sinonimoak: disimulatu…
Kostatu zitzaidan nire jakin-min hura gainzuritzea, baina azkenean lortu nuen.

Tags:

Gaurko hitza

Egunez egun eta hitzez hitz zure hiztegia aberasten lagunduko dizugu. Sar zaitez egunero edo harpidetu gure edukietara gurekin eguneko hitza ikasteko.

Hitzez hitz

A B D E F G H I J K L M N O P S T U X Z

Hizkuntza ezberdinetan

Fitxategiak

Orriak

Egutegia

Abendua 2009
M T W T F S S
« Jul    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031