Gaurko hitza

Posts Tagged ‘F

funtsatu

Posted by: Maite on: Urtarrila 25, 2009

du ad. Oinarritu.
Sinonimoak: (1) funtsa izan, oinarritu, errotu, bermatu, tinkotu, gotortu (2) ezarri, jarri, ipini.
Lege hau, beraz, oinarri transzendental hutsetan funtsatu behar da, eta ez enpirikoetan. [Arrazoimen hutsaren kritika, Immanuel Kant / Ibon Uribarri]

Tags:

fermu

Posted by: Maite on: Urtarrila 2, 2009

izond. (Ipar.) Irmoa, finkoa.
Sinonimoak: irmo,  sendo, finko, tinko, gogor.
Eta hala egin nuen egun batean osabaren lerroetarik amaren lerroetarat, fermu, segur eta bortitz. [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien]

Tags:

furfuria

Posted by: Maite on: Abendua 18, 2008

iz. (Ipar.) 1. Haserre bizia; haserrezko oldar bizia. Zernahi itsuskeria egiten ahal du bere furfurian. 2. Burgoikeria, harrokeria. Hain zen berez furfuria gutxikoa eta xehea.
Sinonimoak: (1) amorru, amorrazio, errabia, haserre, sumin, haserrealdi (2) oldar, indarkeria, bortizkeria (3) seta, tema (4) harrokeria, burgoikeria
Horrek areagotu egin zuen Hamidaren furfuria eta, masaileko bat eman zion bere ahal guztiekin. [...]

Tags:

fereka

Posted by: Maite on: Azaroa 24, 2008

(batez ere Ipar.) 1. iz. Leunki, emeki egindako ukitua. Hitzak antzu, motz gelditzen direnean sortzen da eskuaren mintzaira, eskuaren fereka. 2. adb. Ferekatuz. Zango odoltsu horiei fereka eta musuka.
Sinonimoak: laztan, txera, lausengu, losin, losintxa, balaku, eregu, zirri…
Eskuin eskuko hatz lodia eta zuzena erabiliz kokotsean fereka eginik, lepotik paparrerainoko tartea inguratu nion. [Rock'n'roll, Aingeru Epaltza]

Tags:

Gaurko hitza

Egunez egun eta hitzez hitz zure hiztegia aberasten lagunduko dizugu. Sar zaitez egunero edo harpidetu gure edukietara gurekin eguneko hitza ikasteko.

Hitzez hitz

A B D E F G H I J K L M N O P S T U X Z

Hizkuntza ezberdinetan

Fitxategiak

Orriak

Egutegia

Azaroa 2009
M T W T F S S
« Jul    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30