Gaurko hitza

Posts Tagged ‘D

durundi

Posted by: Maite on: Uztaila 5, 2009

iz. (B) Hots ozena; bereziki, bere oihartzun errepikatuen bidez areagotzen edo luzatzen den hotsa; erresonantzia. Ormei eta lurrari ikara egiten dien durundia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) burrunba, danbarrada, danga, dunbots, durunda (2) dundurio, durundu, oihartzun. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Gelako horma meheetan durundi egiten zuen hotsak. [Dublindarrak, James Joyce / Irenen Aldasoro (Alberdania, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Tags:

donge

Posted by: Maite on: Apirila 9, 2009

(batez ere B) 1. izond. Gaiztoa. Berba dongeak. 2. iz. Gaiztakeria.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) gaizto, txar, bihurri (2) maltzur, zital (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
“Ospeagatik” egindako gerra duk, gerra klaserik donge eta madarikatuena. [On Camillo, Giovanni Guareschi / Koldo Biguri (Ibaizabal, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Tags:

doministiku

Posted by: Maite on: Otsaila 3, 2009

1. iz. Usina. 2. Norbaitek usin egin eta gero esan ohi den hitza.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: urtzintz, usin (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Doministiku egin nuenetako batean, Dartaietek bere musuzapia pasatu zidan. [Konpainia noblean, Anjel Lertxundi] (Ereduzko Prosa Gaur)

Tags:

desenkusa

Posted by: Maite on: Urtarrila 10, 2009

iz. (Ipar.) Aitzakia. Zahartzaroko bekatuek ez dute desenkusarik.
Sinonimoak: aitzakia, zuribide, estakuru, eskusa.
Isilune pisu bat jarraiki zitzaien nire desenkusa ahulei. [Rock'n'roll, Aingeru Epaltza]

Tags:

doilorkeria

Posted by: Maite on: Abendua 22, 2008

iz. Bilaukeria; doilorraren ekintza.
Sinonimoak: (1) txarkeria, zitalkeria, ankerkeria, bilaukeria, gaiztakeria, zapokeria, jukutria, kiskilkeria, koldarkeria, belzkeria. (2) zezenkeria, zikoizkeria, zimurkeria.
Agure hori eta bere alaba errukarria hil egin dituzte, doilorkeria osoz, gainera. [Manhattan Transfer, John Dos Passos / Lopez de Arana]

Tags:

deslai

Posted by: Maite on: Abendua 17, 2008

(B) 1. adb. Lotu edo elkartu gabe. 2. adb. Bertan behera utzita. Gu hemen deslai utzirik umezurtz gisa. 3. izond. Lotu gabea, utzia. Txakur deslaiak.
Sinonimoak: (1) askatu, aske, lotu gabe, solte, utzi (2) abandonatu(rik), bere gisa utzi(ta) (3) bakarti, banakako, basatu, galdu, herratu…
Herri bueltan zeuden lur guztiak jaberik gabe geratu ziren, olibondoak, gari sailak eta [...]

Tags:

destaina

Posted by: Maite on: Azaroa 25, 2008

iz. Erdeinua, mespretxua.
Sinonimoak: arbuio, erdeinu, gutxiespen, mespretxu, narda, narga…
Mesprezatua izan berri denaren duin-papera antzezten ari zen Herio, edo benetakoa zuen destaina? [Argizariaren egunak, Anjel Lertxundi]

Tags:

Gaurko hitza

Egunez egun eta hitzez hitz zure hiztegia aberasten lagunduko dizugu. Sar zaitez egunero edo harpidetu gure edukietara gurekin eguneko hitza ikasteko.

Hitzez hitz

A B D E F G H I J K L M N O P S T U X Z

Hizkuntza ezberdinetan

Fitxategiak

Orriak

Egutegia

Azaroa 2009
M T W T F S S
« Jul    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30