Gaurko hitza

Posts Tagged ‘B

balbe

Posted by: Maite on: Ekaina 26, 2009

iz. (B) 1. Heriotzari ematen zaion izena. Balbe gaiztoak eroan. 2. Zori txarra.. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinononimoak: herio, heriotza. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Adur gaizto, asturu oker, zorte txar, balbe eta halakoen beste zenbat ipuin ez ote zebilen han, gure Ánimas galduan ez ezik Armada Txit Zorioneko hartako ontzitzarretan ere. [Sukar ustelaren urtea, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko [...]

Tags:

burgoi

Posted by: Maite on: Ekaina 20, 2009

izond. Harroa, handiustekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: handiputz, harro, harroputz, buruiritzi, harroxko, putzontzi, ahobero, buruzut, haidor. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Buruxut heldu zen, lehengo egunean bezain burgoi eta ilun aire batek hartua. [Mailuaren odola, Aingeru Epaltza (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Tags:

bihotzaldi

Posted by: Maite on: Ekaina 5, 2009

iz. Bihozkada. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: bihozkada. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Baina alde egin zezan behin eta berriro lurrean jarri arren, aitaren magalera itzultzen zen beti, ezkutuko bihotzaldi batez haren bihozberatasuna nabarituko balu bezala. [Asisko Frantzizko, Asisko Klara, / Askoren artean (Arantzazu, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Tags:

bezuza

Posted by: Maite on: Maiatza 27, 2009

iz. Oparia, erregalia. Inudea laztan duenak seinari bezuza (esr. zah.).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: opari, dohain, emari, erregali, erregalu, eskaintza, esku-erakutsi,  estreina, oblazio, ofrenda. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Bein, «Irakorta» basetxeko mutillari, basotik etxerantz etorrela, bide-ertzean lamiña bat agertu yakon. Eta lamiña arek, mutillari abegi ona eginda, irribarrez esan eutsan:
—Morrosko, ¿Irakorta basetxeko semea al-zara?
—Bai, [...]

Tags:

bihotzondo

Posted by: Maite on: Maiatza 24, 2009

iz. Bihotza, sentimenduen gunetzat hartua. Bai adimenez bai bihotzondoz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: adore, bihotz, kemen, sentibera, sentimen. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Ulertezintasunak aztarna garratzegia uzten zion bihotzondo zaurituan. [Gloria Mundi, Fernando Morillo (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Tags:

bike

Posted by: Maite on: Maiatza 18, 2009

iz. Substantzia beltzexka, oso likatsua eta biguna, trementina, mundruna eta zur erretxinatsuetatik hondakin moduan lortzen dena. Zura, larrua, etab. iragazkaitz bihurtzeko erabiltzen da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) ui (2) alkaterna, betun, galipot, mundrun, naslika.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Mahats urak iturriko urarekin nahastea onartzen du, baina bike astunak eta olio arinak ezin dute. [Gauzen izaeraz, Lukrezio [...]

Tags:

berduratu

Posted by: Maite on: Maiatza 7, 2009

da/du ad. (Ipar.) Hedatu, barreiatu. Munduan berduratuak diren euskaldunak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: barreiatu, hedatu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Bagoian han hemenka berduratu lasto azau batzuetarik ihaurgi bat frango goxoa egin genuen. [Alemaniara deportatua, Grégoire Joannateguy / Marzel Etxehandi] (Ereduzko Prosa Gaur)

Tags:

bereber

Posted by: Maite on: Apirila 5, 2009

(batez ere Z) 1. adb. Bereizirik, bakarrik. Bereber bizi. 2. izond. Bereizia, bakartua; independentea. Erresuma horrek galdua zuelarik bereber izateko ahala. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) aske, bakarrik, bakarti, bakartu (2) aparteko, bakar, bereizi. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Bizia bereber ikastera behartua izan zen, xendra okerretan barna galduz, erantzun egokiak itsumandoka harrapatzen saiatuz, mugetan harako basamortu desolatuetan [...]

Tags:

bozkario

Posted by: Maite on: Otsaila 12, 2009

iz. Poz handia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: alaitasun, alegrantzia, arraitasun, atsegintasun, poz, boz, pozaldi, pozkari, poztasun, zoramen (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Bozkarioak bihotzetik gainezka egin zion.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Tags:

behiala

Posted by: Maite on: Otsaila 6, 2009

adb. (Ipar.) Behinola. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: antzina, aspaldi, aspaldian, behinola,  lehen (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Behiala gizonak ez zuen areriorik, egun hainbeste hizkuntza zituen munduak. [Trapuan pupua, Patziku Perurena] (Ereduzko Prosa Gaur)

Tags:

Gaurko hitza

Egunez egun eta hitzez hitz zure hiztegia aberasten lagunduko dizugu. Sar zaitez egunero edo harpidetu gure edukietara gurekin eguneko hitza ikasteko.

Hitzez hitz

A B D E F G H I J K L M N O P S T U X Z

Hizkuntza ezberdinetan

Fitxategiak

Orriak

Egutegia

Abendua 2009
M T W T F S S
« Jul    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031