Posted by: Maite on: Ekaina 14, 2009
iz. 1. Edozein gorputz-ondoez edo osasun-beheraldi ez larria. Zahartzaroaren ajeak. 2. (hed.) Edozein tresnaren akatsa, desegokitasuna. Ajez betea dago kotxe hau. 3. Mozkorraldiaren edo gehiegi edan ondoren izan ohi den gorputzaldi txarra. Astelehen goizeko ajea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) biharamun, mozkorrondo, oste (2) eritasun, gaitz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Gorrotoz horditu ondoren, etsipenez beteriko aje garratza pairatzea egokitzen zitzaion. [...]
Posted by: Maite on: Maiatza 31, 2009
iz. Ospela. Gaztainak egositako ura ona da azkordinak osatzeko. • azkordin-belar. Ik. erabelar. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: ospel. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Marabutak halako azkordin zurixkak ageri zituen azalean, elefante zahar baten itxura ematen zioten tumoreak. [Ahardikeriak, Marie Darrieussecq / Joxan Elosegi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Posted by: Maite on: Maiatza 28, 2009
iz. 1. (batez ere B) Solasa. Herriaren egungo egoeraz zen gure autua. 2. Solas-gaia, esamesa. Baserritarrek aho-mihitan darabilten autua. • autu-mautu. Solasa. • AUTUAN, AUTUETAN. Berriketan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) solas, solasaldi, hizketa, elkarrizketa, jardun, berriketa, solasketa, mintzaldi, autu-mautu, berbaldi (2) zeresan, esamesa, ele-mele, erran-merran, hizki-mizki (3) pasadizu, anekdota. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Arima hilak erosten bazituen, [...]
Posted by: Maite on: Maiatza 22, 2009
iz. 1. Jatekoa, bereziki aziendak; jatea bera. Alha ederra egin dute zaldiek. 2. Bazka dagoen lekua. Alhara eraman behiak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: alhagia, bazka. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Bi hitzez esplikatzen dit artzainak bere ardiak bordara eramaiten dituela, goizeko alha egina delakoan, eta arratsaldeko eguzkia heldu. [Santiago oinez, Piarres Aintziart (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Posted by: Maite on: Apirila 29, 2009
iz. (batez ere Ipar.) Arreta, ardura. • ARTA EDUKI, IZAN. Arduratu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) arreta, ardura, arrangura, kontu, axola (2) aditasun, ohartasun, atentzio (3) zolitasun, atzartasun, ernetasun (4) dike, eustarri. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Seme-alaben heziketak urte luzeetan galdatzen ditu gurasoen artapen erkideak. [Frantziako kode zibilaren lehen proiektua, Jean di Portalis / Andres Urrutia (Jakin, [...]
Posted by: Maite on: Apirila 11, 2009
iz. (Ipar.) 1. Astia, aisia. 2. Abagunea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) asti, beta, aldiune (2) abagune, aldi, tarte, tenore, aukera, bitarte, egokiera. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Lauzpabost hilabete eri egonik, eritasun ondoko pausuak bainituen, aizina banuen kanpalekuan ibiltzeko, ez bakarrik tallurgoaren ondotik, baizik ene lagunen eta adiskideen ikusteko ere. [Alemaniara deportatua, Grégoire Joannateguy / Marzel Etxehandi [...]
Posted by: Maite on: Apirila 6, 2009
izond. Gainerakoekin onginahiez eta maitasunez jokatzen duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: begitartetsu, maitati, maitetsu, xeratsu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Eskertu zizkion gizonari hitz amultsu haiek, baina lainotuta ikusten zuen bidea eta iluna etorkizuna; denak zuen kolore grisa goiz euritsu hartan, dena zen zailtasuna, denak ziren patuak itxitako bideak… [Bizitza eredugarriak, J.M. Olaizola "Txiliku" (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Posted by: Maite on: Apirila 2, 2009
1. du ad. Ihes eragin, desagertarazi, uxatu. 2. da ad. Ihes eginez urrundu; ezkutatu, desagertu. Hori esan eta aienatu zen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) aldendu, desagertu, ezkutatu, ostendu, airatu, banitu (2) suntsitu, galdu, itzali (3) uxatu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Ibili, ortzi-mugaz bertze aldean aienatu arte. [Elektrika, Xabier Montoia (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Posted by: Maite on: Martxoa 29, 2009
da/du ad. (B) 1. Estutu, larritu, urduritu. 2. Haserretu, hiratu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: arduratu, artegatu, estutu, goganbehartu, kezkatu, larritu, urduritu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Agian azkarregi joan naiz, harridurak arbindu baitu bere aurpegiko lur erreantzean. [Urregilearen orduak, Pako Aristi (Erein, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Posted by: Maite on: Martxoa 26, 2009
adb. Lasterka. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: korrika, lasterka, arin-arinka, arrapaladan, irradan, zalapartaka. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Sasi artetik atera zitzaion eta aldapan behera egin behar izan zuen antxintxika. [Hollywood eta biok, Javi Cillero (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Azken iruzkinak