Gaurko hitza

Archive for Uztaila 2009

Helbide aldaketa

Posted by: Maite on: Uztaila 6, 2009

Gaurtik aurrera gure GAURKO HITZA ondorengo helbidean aurkitu ahal izango duzu:
http://euskaljakintza.com/gaurkohitza/
Adi! Gure edukietara harpidetuta bazaude, gogoratu RSS edo jarioaren helbidea aldatu beharko duzula GAURKO HITZA jasotzen jarraitzeko. Hauxe da berria:
http://www.euskaljakintza.com/gaurkohitza/feed/
Espero dugu etxe berrian ere bisitan izango zaituztegula. Barka itzazue eragozpenak eta mila esker hor egoteagatik.

durundi

Posted by: Maite on: Uztaila 5, 2009

iz. (B) Hots ozena; bereziki, bere oihartzun errepikatuen bidez areagotzen edo luzatzen den hotsa; erresonantzia. Ormei eta lurrari ikara egiten dien durundia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) burrunba, danbarrada, danga, dunbots, durunda (2) dundurio, durundu, oihartzun. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Gelako horma meheetan durundi egiten zuen hotsak. [Dublindarrak, James Joyce / Irenen Aldasoro (Alberdania, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Tags:

samurgo

Posted by: Maite on: Uztaila 3, 2009

iz. (Ipar.) Haserrea; aiherkundea. Samurgoan izatea elkarrekin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: haserre, haserredura, amorrazio, erresumin, sumindura, kolera, gorroto. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Horrek ez luke sortu behar tokiko tentsio maltzur bat: samurgo txarra ttipitzen ari den sistema elebakar eta pixka bat handitzen ari den sistema elebidunaren artean. [HEZKUNDE NAZIONALA, Ramuntxo CAMBLONG, (2005-02-24, 3. orr.)] (Ereduzko Prosa [...]

Tags:

taxuz

Posted by: Maite on: Uztaila 2, 2009

adb. Behar bezala, egoki. Galdera honi taxuz erantzuteko. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: artez, ederki, jatorki, konplituki, osorik, kautuki. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Bera konforme badator, ez zara kolegio honetara sekula itzuliko. Nik erantzun egin nahi nion, eta nire errugabetasuna aldarrikatu; baina ezin nuen ezertan taxuz pentsatu, tontotuta nengoen kolpearekin. [Soinujolearen semea, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2003)] (Ereduzko Prosa [...]

Tags:

marigorringo

Posted by: Maite on: Uztaila 1, 2009

iz. ZOOL. Kokzinelidoen familiako intsektu koleopteroen izen arrunta. Gorputza globularra eta beltza dute eta bizkarraldea (elitroak) gorria, horia edo beltza, eta sarritan marraz edo titaz apainduta dago. Landareen izurrite diren hainbat intsektuz elikatzen dira. • marigorringo zazpitita. Elitroak gorriak dituzte eta zazpi orban edo titaz apainduta daude. Oso arrunta da (Coccinella septempunctata.). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: [...]

Tags:

Gaurko hitza

Egunez egun eta hitzez hitz zure hiztegia aberasten lagunduko dizugu. Sar zaitez egunero edo harpidetu gure edukietara gurekin eguneko hitza ikasteko.

Hitzez hitz

A B D E F G H I J K L M N O P S T U X Z

Hizkuntza ezberdinetan

Fitxategiak

Orriak

Egutegia

Uztaila 2009
M T W T F S S
« Jun    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031