Gaurko hitza

Archive for Maiatza 2009

azkordin

Posted by: Maite on: Maiatza 31, 2009

iz. Ospela. Gaztainak egositako ura ona da azkordinak osatzeko. • azkordin-belar. Ik. erabelar. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: ospel. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Marabutak halako azkordin zurixkak ageri zituen azalean, elefante zahar baten itxura ematen zioten tumoreak. [Ahardikeriak, Marie Darrieussecq / Joxan Elosegi (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Tags:

txinpart

Posted by: Maite on: Maiatza 30, 2009

iz. 1. Erretzen ari den gorputz batetik irteten den zatitxo piztua. 2. Marruskadurak edo talkak berotutako eta erauzitako zatitxo goria. 3. ELEKTR. Isolatzaile batean zehar bi eroaleren artean gertatzen den korronte elektrikoaren iragaitza labur argitsua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) txingar, sugar, kanbor, pindar, txispa, txinka, inar, xingar, txindi, zirta (2) tximist (elektrikoa), argi-izpi, argi-tximist. (Adorez [...]

Tags:

marmaratu

Posted by: Maite on: Maiatza 29, 2009

du ad. (Ipar.) Marmar egin.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: marmarrean aritu, marmarka aritu,  marmar egin, marmarka egin, marmar egon, purrust egin, purrustaka aritu, purrustaka egon, gurguratu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
-Ez dut sinesten emazte baten betekizun bakarra lisatzea eta jateko prestatzea denik – marmaratu nuen enekiko, lankidea elkor geratuko zelako esperantzan. [%100 basque, Itxaro Borda (Susa, 2001)] (Ereduzko [...]

Tags:

autu

Posted by: Maite on: Maiatza 28, 2009

iz. 1. (batez ere B) Solasa. Herriaren egungo egoeraz zen gure autua. 2. Solas-gaia, esamesa. Baserritarrek aho-mihitan darabilten autua. • autu-mautu. Solasa. • AUTUAN, AUTUETAN. Berriketan. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) solas, solasaldi, hizketa, elkarrizketa, jardun, berriketa, solasketa, mintzaldi, autu-mautu, berbaldi (2) zeresan, esamesa, ele-mele, erran-merran, hizki-mizki (3) pasadizu, anekdota. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Arima hilak erosten bazituen, [...]

Tags:

bezuza

Posted by: Maite on: Maiatza 27, 2009

iz. Oparia, erregalia. Inudea laztan duenak seinari bezuza (esr. zah.).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: opari, dohain, emari, erregali, erregalu, eskaintza, esku-erakutsi,  estreina, oblazio, ofrenda. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Bein, «Irakorta» basetxeko mutillari, basotik etxerantz etorrela, bide-ertzean lamiña bat agertu yakon. Eta lamiña arek, mutillari abegi ona eginda, irribarrez esan eutsan:
—Morrosko, ¿Irakorta basetxeko semea al-zara?
—Bai, [...]

Tags:

eroapen

Posted by: Maite on: Maiatza 26, 2009

iz. 1. Pairamena. Eroapen handiko pertsona. 2. BIOL. Nerbio-kinadak zabaltzeko ekintza. 3. FIS. Material eroaleetan zehar karga elektrikoen edo beroaren garraio edo hedapena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: egonarri, epe, eraman, eraman on, iraupen, jasankortasun, jasapen, pairakortasun, pairakuntza, pairamen, pazientzia.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Artean ez nekien jardun luzeei ekiteko adina italiera, eta hitzen faltan aurkitzen nintzenean, Umbertok [...]

Tags:

enbata

Posted by: Maite on: Maiatza 25, 2009

iz. Itsasotik bat-batean jotzen duen haize-bolada, bereziki ekaiztsua dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: denborale, ekaitz, ekarraldi, galarren, galerna, soberna. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Enbata lazgarrienak bisita egin balio bezala zegoen guztia: sarrerako ispilua txiki-txiki eginda, altzariak lurrean, aterkiak sakabanatuta… [Gloria Mundi, Fernando Morillo (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Tags:

bihotzondo

Posted by: Maite on: Maiatza 24, 2009

iz. Bihotza, sentimenduen gunetzat hartua. Bai adimenez bai bihotzondoz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: adore, bihotz, kemen, sentibera, sentimen. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Ulertezintasunak aztarna garratzegia uzten zion bihotzondo zaurituan. [Gloria Mundi, Fernando Morillo (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Tags:

zirri

Posted by: Maite on: Maiatza 23, 2009

iz. 1. (askotan pl.) Norbaiti gorputzean leunki egindako ukitua, atsegin hartzeko edo emateko egina. 2. Zirkina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) xera, fereka, losin, ukitze (2) bultzada, zirkin.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Hain-hain goiz ez da jadanik eta irekitzen badigute, atarian behintzat sartu ahal izango gara, ze hemen hotz egiten du. Ondo pentsatuta, atari zabal honek ez [...]

Tags:

alha

Posted by: Maite on: Maiatza 22, 2009

iz. 1. Jatekoa, bereziki aziendak; jatea bera. Alha ederra egin dute zaldiek. 2. Bazka dagoen lekua. Alhara eraman behiak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: alhagia, bazka. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Bi hitzez esplikatzen dit artzainak bere ardiak bordara eramaiten dituela, goizeko alha egina delakoan, eta arratsaldeko eguzkia heldu. [Santiago oinez, Piarres Aintziart (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Tags:

Gaurko hitza

Egunez egun eta hitzez hitz zure hiztegia aberasten lagunduko dizugu. Sar zaitez egunero edo harpidetu gure edukietara gurekin eguneko hitza ikasteko.

Hitzez hitz

A B D E F G H I J K L M N O P S T U X Z

Hizkuntza ezberdinetan

Fitxategiak

Orriak

Egutegia