Gaurko hitza

tanga

Posted by: Maite on: Apirila 14, 2009

iz. 1. Bereziki metalezkoa izan ohi den ontzi txikia, hainbat zereginetarako erabiltzen dena. 2. Tanta. Euri-tanga. 3. Unea, bereziki laburra. (4) iz. Slip txiki baten itxurako bainujantzia, ipur-masailak agerian uzten dituena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) pote, poto, ontzi (2) tanta, txiztil, tangada, txorta (3) une, momentu, lipar.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

  1. Tanga bat kafesne edan du. (=pote) (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
  2. Azken likore tanga hustu zuen gizonak. (=tanta)
  3. Zatoz hona tanga batean. (=une) (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
  4. Bere ligero gorrietan eta tanga beltzean erreparatu nuen, hura zen nik neureganatu nahi nuen altxorraren zaindaria.  [Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak, Pilar Cristobal / Juan Martin Elexpuru (Txalaparta, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Tags:

2 Responses to "tanga"

Eta, jakina, 4. (Heg.) azpiko jantzi edo bainujantzi mota bat, gerrian eta atzeko aldean zinta estu bat duena.

Ricardo, arrazoi osoa daukazu!!! Tanga hitzaren lehenengo adierari baino ez nion erreparatu Harluxeten, eta uste nuen slip txikiarena ez zela onartuta egongo…

Halere, oso bitixia izan zen; izan ere, Ereduzko Prosa Gaur-era jo nuenean adibide bila, adiera hori baino ez nuen topatu autore guztien esaldietan (15 esaldi, 7 liburu). Beste esanahien arrastorik ez!!!!

Mila esker, Ricardo! Osatu dut “Gaurko Hitza” ;-)

Leave a Reply

Gaurko hitza

Egunez egun eta hitzez hitz zure hiztegia aberasten lagunduko dizugu. Sar zaitez egunero edo harpidetu gure edukietara gurekin eguneko hitza ikasteko.

Hitzez hitz

A B D E F G H I J K L M N O P S T U X Z

Hizkuntza ezberdinetan

Fitxategiak

Orriak

Egutegia

Apirila 2009
M T W T F S S
« Mar   May »
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930