Posted by: Maite on: Uztaila 6, 2009
Gaurtik aurrera gure GAURKO HITZA ondorengo helbidean aurkitu ahal izango duzu:
http://euskaljakintza.com/gaurkohitza/
Adi! Gure edukietara harpidetuta bazaude, gogoratu RSS edo jarioaren helbidea aldatu beharko duzula GAURKO HITZA jasotzen jarraitzeko. Hauxe da berria:
http://www.euskaljakintza.com/gaurkohitza/feed/
Espero dugu etxe berrian ere bisitan izango zaituztegula. Barka itzazue eragozpenak eta mila esker hor egoteagatik.
Posted by: Maite on: Uztaila 5, 2009
iz. (B) Hots ozena; bereziki, bere oihartzun errepikatuen bidez areagotzen edo luzatzen den hotsa; erresonantzia. Ormei eta lurrari ikara egiten dien durundia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) burrunba, danbarrada, danga, dunbots, durunda (2) dundurio, durundu, oihartzun. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Gelako horma meheetan durundi egiten zuen hotsak. [Dublindarrak, James Joyce / Irenen Aldasoro (Alberdania, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Posted by: Maite on: Uztaila 3, 2009
iz. (Ipar.) Haserrea; aiherkundea. Samurgoan izatea elkarrekin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: haserre, haserredura, amorrazio, erresumin, sumindura, kolera, gorroto. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Horrek ez luke sortu behar tokiko tentsio maltzur bat: samurgo txarra ttipitzen ari den sistema elebakar eta pixka bat handitzen ari den sistema elebidunaren artean. [HEZKUNDE NAZIONALA, Ramuntxo CAMBLONG, (2005-02-24, 3. orr.)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Posted by: Maite on: Uztaila 2, 2009
adb. Behar bezala, egoki. Galdera honi taxuz erantzuteko. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: artez, ederki, jatorki, konplituki, osorik, kautuki. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Bera konforme badator, ez zara kolegio honetara sekula itzuliko. Nik erantzun egin nahi nion, eta nire errugabetasuna aldarrikatu; baina ezin nuen ezertan taxuz pentsatu, tontotuta nengoen kolpearekin. [Soinujolearen semea, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Posted by: Maite on: Uztaila 1, 2009
iz. ZOOL. Kokzinelidoen familiako intsektu koleopteroen izen arrunta. Gorputza globularra eta beltza dute eta bizkarraldea (elitroak) gorria, horia edo beltza, eta sarritan marraz edo titaz apainduta dago. Landareen izurrite diren hainbat intsektuz elikatzen dira. • marigorringo zazpitita. Elitroak gorriak dituzte eta zazpi orban edo titaz apainduta daude. Oso arrunta da (Coccinella septempunctata.). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: katalingorri, mantalgorri, amona mantalgorri, amona gonagorri, maritxu teiletako. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Bestela? Marigorringo bat topatu agudo, gaur bertan! Eta eskuan goxo-goxo hartu, hatz puntta baterantz igotzen utzi, eta kantatu: doinu gabe edo doinua asmatuta –! Marigorringo –, Marigorringo, bihar ta etzi eguzkia egingo! Eta itxaron… Hegan egin ez badizu, abestu beste hau –: Marigorringo –, Marigorringo, bihar eguzki etzi euri egingo! Itxaron… Eta badaezpadan, behin eta berriz kantatu, txandaka, hegada xuabez ospa egin dezan arte! Ea non egokitzen den hegan hastea… huraxe egingo omen! [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Posted by: Maite on: Ekaina 30, 2009
iz. (haur.) Maitasuna erakustearren norbait edo zerbait ezpainez ukitzea, musua. Eman pa amatxori. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: musu, pot, laztan, apa, ma. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Ezpainak berriz sentitu nituen azal gainean, eta oraingoan hantxe gelditu ziren, pa txikiak emanez, goraxeago, beheraxeago… [Arima enkoniatuak, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Posted by: Maite on: Ekaina 29, 2009
du ad. 1. Lehertu, barruko indarrez hautsi. Zahagia zart egiteko puntuan hantu zen. 2. Hautsi, eten, pitzatu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: zartatu, dzart egin, kraskatu, hautsi, apurtu, eten, puskatu, tarrat egin, leher egin. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Orduan bai gorritu nintzela, bihotzeko dinbi-danba hark zart egingo zidala ematen zinan. [16 ipuin amodiozko, Xabier Mendiguren Elizegi (Susa, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Posted by: Maite on: Ekaina 28, 2009
1. iz. Lerde edo gai likatsua. 2. iz. Itsasertzeko haitzetan eta harri hezeetan eratzen den geruza berdea, behe-mailako zenbait landarek, alga eta goroldioek bereziki, osatua. 3. izond. Lingirdatsua, likatsua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) likin, lerde, adur, bskositate, lertzo, liska, muki (2) likitsu, lirdingatsu, likatsu, itsaskor. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Orain badakit – badakidala iruditzen zait behintzat – zer antz handia duen ideologiak zuhaitzek azala ebakitakoan isurtzen duten lirdinga horrekin; premia jakin batzuei erantzunez fabrikatzen dela, alegia, eta irizpide praktiko bati jarraituz. [Groenlandiako lezioa, Bernardo Atxaga (Erein, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Posted by: Maite on: Ekaina 27, 2009
iz. Familia bateko belaunaldien segida, familia bateko aurrekoen edo ondorengoen multzoa. Hamabi leinu ziren Jakoben hamabi semeen ondokoak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: (1) nare, askazi, enda, etorki, jatorri (2) etxe, tribu (3) belaunaldi, belaun, ondorengo, ondore, gizaldi. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
“Hura hil ondoren”, esan zuen, sekula ahaztuko ez dudan garraztasunaz, “bera (bera, etsia eta ahula) izango zen Ushertarren leinu zaharreko azkena”. [Kontakizunak, Edgar Allan Poe / Koro Navarro (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Posted by: Maite on: Ekaina 26, 2009
iz. (B) 1. Heriotzari ematen zaion izena. Balbe gaiztoak eroan. 2. Zori txarra.. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinononimoak: herio, heriotza. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Adur gaizto, asturu oker, zorte txar, balbe eta halakoen beste zenbat ipuin ez ote zebilen han, gure Ánimas galduan ez ezik Armada Txit Zorioneko hartako ontzitzarretan ere. [Sukar ustelaren urtea, Edorta Jimenez (Txalaparta, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Azken iruzkinak